Inauterietako
hotsak bukatzearekin batera hasiko da Nafarroako Bertsolari
Txapelketa 07, otsailaren 24an. Batzuk brometarako gogoa
atzendua izango dute ordurako. Hilabeteko ibilbidea egin
ondoren zenduko da, martxoaren 24an, Elizondon, eta beste
batzurendako orduan hasiko da udaberria.
Ohiko maiztasunez dator, edadez aurrera doa, 36 urte beteko
ditu aurten... eta gaztetzen ari da. Hori du Txapelketa
honek berezko: atseden hartu eta indarberriturik itzultzeko
aukera, denboran gehiegi luzatu gabe. Bertso eskoletatik
datozen gazteak ere ez dira faltako, bertsolari guztien
artean, Nafarroako bertsogintzan sinisteko arrazoiak egon
badaudela erakutsi asmoz. |
|