Txapelketak
Nafarroa
2009
Aurkezpena

NAFARROAKO
BERTSOLARI TXAPELKETA 2009
Azken Txanpa
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala martxoaren 21ean Elizondon
Dagoeneko azken txanpan sartu da aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketa, finala besterik ez dugu falta. Azken urteotan bezala, Elizondoko Lur aretoan izanen da finala, martxoaren 21ean, arratsaldeko 17:00etan hasita.
Honakoak dira taula gainean ariko diren zortzi finalistak: Xabier Silveira, Julio Soto, Iñigo Olaetxea, Erika Lagoma, Xabier Legarreta, Julen Zelaieta, Jon Barberena, Ander Fuentes "Itturri".
Finalerako sarrerak 10 eurotan dira Bertsozale Elkarteko bazkideentzat, eta 15 euro gainerakoentzat (16 urtetik beherakoentzat ere, 10 euro).
Sarrerak aldez aurretik erosten ahal dira Nafarroako Bertsozale Elkartean eta Karridendan (Xabier karrika, 4. Iruñea).
Sarreren erreserbak egiteko: 948143747 telefonoa edo nafarroakotxapelketa@bertsozale.com
Aurkezpena
|
Bidean
Bidegileen xenda
Berrien norabidea
Bidarriak segitu
Ibilbideak sortu
Bidegurutzean aukeratu
Lasterbideak baztertu
Indarrak bideratu
Bidelagunekin gozatu
Nafarroako bertsolaritza, bidean
|