Txapelketak
Nafarroa
2010
Aurkezpena

NAFARROAKO
BERTSOLARI TXAPELKETA 2010
Salgai dira jada Lesakako finalerako sarrerak
Iazko Txapelketan finalerako sarrerak amaitu egin ziren eta jende asko gelditu zen finala zuzenean ikusi ezinik. Aurtengo finalean aforoa zertxobait handiagoa da; hala ere, komeni da horiek lehenbailehen hartzea. Eskuratzeko moduak:
- Internetez, www.bertsosarrerak.eu web gunean.
- Nafarroako honako saltokitan: Iruñea (Karrikadenda), Elizondo (Fantxike), Leitza (Maimur liburudenda), Lesaka (Okindegia) eta Etxarri-Aranatz (Xapatero taberna).
- Finalaurrekoetako saioetan, Irurita eta Atarrabian.
Aurkezpena
|
Bildu
hango hemengo
elkarrekin gozatu.
Bildu
ereindako haziaren
fruitua jaso.
Bildu
gertukoen magalean
babesa bilatu.
Inurrien gisara
lanean kantari
bihurri alai
txikitasunean harro
ilara koloretsua
aurrekoena jaso
atzekoei eman
ondare amaigabea.
Txapelketan
urte osoan
bildu.
|