Txapelketak
Nagusia
2005
Aurkezpena

TXAPELKETA
NAGUSIA 2005
Aurkezpena
PASA HITZA
Botatzeko
sortua, botatzean sortzen da bat-bateko bertsoa. Bertsolariaren
ahoa du sorleku, eta entzulearen belarria bizitoki: ez du beste
euskarririk behar bere buruari airean airoso eusteko.
Bertsolaritza
da bat-bateko bertsoari eusten dion airea, batak besteari hatsa
pasatuz sendotzen dena: gurasoek seme-alabei, seme-alabek gurasoei,
lagunak lagunari, auzoak auzoari.
Eskuz
esku abiarazi dugu 2005eko Txapelketa Nagusia. Ahoz aho egingo
du bere bidea, buruz buruko gailurreraino. Bertsoz bertso eta
saioz saioko bide horretan, pasa bitza etxeko zaizkigun inguruak
eta baita arrotz zaizkigunak ere, batzuek eta besteak hitzezko
hariz elkarri josiz.
Abiatzean
paperezko asmo zimurtua baino ez dena, oinarritik gailurrerainoko
bideak egingo du handi eta bizi, Lekunberrin hasi eta Bilboraino.
Sarbide
erraza du bertsoak. Hitza da pasahitza. Hitza da, arian-arian,
batzen gaituen haria.
Aurtengo
honetan, gainera, ateak parez pare zabaltzeko asmotan gatoz. Zatoz,
hitza zurea da eta: har eta pasa ezazu.
Inguruak
ikus gaitzan pasatu nahi dugu hitza, bai-baitakigu ingurua, hurbila
zein urruna, geu garela.
Har
eta pasa hitza.