| Aita izena
kanta bearrak
jarri dit biotza bero,
aukera eder au izango zenik
ez nuen emen espero;
preso nengoen Zamora'n eta
an gelditu ia ero,
joan nintzen ta bertan nengola
aita il zitzaidan gero,
naiago nuke edozer baño
emen bizirik balego.
Aita nuen
nik umoretsua,
iñiz geza ta gazia,
arek agertu zidan bidea
baitzen bertsoz ikasia;
oi, ene aita, nire egunak
ere aurrera doaz ia,
baña zugandik artua baitut
bertsotarako grazia,
nik egingo dut arbola aundi
zuk emandako azia.
Gai au kolpera
jarriko zenik
ia ametsa dirudi,
baserri artan izan genduen
ainbat arri era euri;
zu, aita, ziñen ain on niretzat,
ez gogorra baizik guri,
Euskalerria nola dagoen
orain Donosti'n ageri,
niri jotako txalo guztiak
bidaltzen dizkizut zuri. |