Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Orri nagusira Gune hau lehenetsi Helbideak Atala inprimatu Iradokizunak Gogokoenetan ipini
Bertsoak
Bertsolaritza
Bertso Doinutegia
Bertsozale Elkartea
Agenda
Xenpelar Dok. Zentroa
Liburutegi Digitala
Hitzetik Hortzera
Bertso Eskolak
Nor da Nor
Txapelketak
Argazkiak
Kulturartea
Lanku
Foroa
Bazkide egin
BertsoZalea
Jolasak
Prentsa Bulegoa
Estekak
Jaso Berriak
bertsoplaza.tv

Babeslea:

Bizkaiko Foru Aldundia

BBK sariketa: finalaurrekoak erabakita

BBK sariketa: finalaurrekoak erabakita
Aste honetan jokatu dira sailkapen faseko azkeneko saioak eta finalaurrekoak erabakita geratu dira.

Datorren asteartean, martxoaren 16an, izango da lehenengoa "Ipar Uribe" eta "Busturialdea" talden artean. Derioko Txorierri BHI institutuan izango da 11:30eatik aurrera.

Martxoaren 17an jokatuko da bigarren finalaurrekoa. "Bilboaldea" eta "Lea-Artibai" taldeak neurtuko dira Zallako kultur etxean 10:30ean.

Finala Bilboko Kafe Antzokian izango da, martxoaren 26an, 19:00etan.

Salgai dira jada Lesakako finalerako sarrerak

Salgai dira jada Lesakako finalerako sarrerak
Iazko Txapelketan finalerako sarrerak amaitu egin ziren eta jende asko gelditu zen finala zuzenean ikusi ezinik. Aurtengo finalean aforoa zertxobait handiagoa da; hala ere, komeni da horiek lehenbailehen hartzea. Eskuratzeko moduak:

- Internetez, www.bertsosarrerak.eu web gunean
- Nafarroako honako saltokitan: Iruņea (Karrikadenda), Elizondo (Fantxike), Leitza (Maimur liburudenda), Lesaka (Okindegia) eta Etxarri-Aranatz (Xapatero taberna).

Busturialdeko Hitzaren eta Irulegiko irratiaren aldeko saioak Hitzetik Hortzeran

Busturialdeko Hitzaren eta Irulegiko irratiaren aldeko saioak Hitzetik Hortzeran
Nafarroako Txapelketako azken finalerdia ere eskainiko dute eta maiatzaren 1ean Belfasten egingo duten Bertso Dinnerera joateko bi lagunentzako bidaia jokoan jarriko dute lehiaketa berrian.

Asteon igandetako programarik ez da izango, beraz, ostegunean 22:00etan ETB3n ikusi ahalko da HH. Bestela beti bezala, norberak gura duen unean www.eitb.com-en.

Bat-bateko bertsolaritzaz Maialen Lujanbiok eta Uxue Alberdik eskainitako hitzaldia bertsoplaza.tv-n

Bat-bateko bertsolaritzaz Maialen Lujanbiok eta Uxue Alberdik eskainitako hitzaldia bertsoplaza.tv-n
Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako literatura-jardunaldietan aritu ziren Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bat-bateko bertsolaritzaz hizketan. Bapatekotasuna, prestaketa-lana, jendaurrekoa, komunikazioa... hori eta gehiago izan zuten mintzagai 120 entzuleren aurrean.

www.bertsoplaza.tv-n daude ikusgai hitzaldiaren hainbat pasarte.

Hernandorena 2010: bertsulari gazteen saria

Hernandorena 2010: bertsulari gazteen saria
Euskal Herri osoko lurralde ezberdinetako bertsulari gazteak gurutzatu eta kantatzeko plazak eskaini asmoz, aurten ere, Bertsularien Lagunak Elkarteak Hernandorena sariketa antolatu du.

Hiru eskualdetan Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin izango dira saioak. Muskildin finala jokatuko delarik, Larresoron eta Donibane Garazin kanporaketetan neurtuko dira.

Kanporaketak:
- Martxoak 13, larunbata, Larresoroko kirol sala berrian, 19:30ean.
Bertsulariak: Aimar Karrika, Maddi Ane Txoperena, Ximun Cazaubon, Bixente Hirigarai, Ane Labaka, Eneritz Arzallus. Gai-emailea: Maindi Murua.

-Martxoak 27, larunbata, Donibane Garaziko Kalaka ostatuan, 19:30ean.
Bertsulariak: Itxaso Paia, Txomin Elosegi, Maiana Irigoien, Imanol Uria, Izar Mendiguren, Ander Solozabal. Gai-emailea: Maindi Murua.

Finala: Apirilak 10, larunbata, Muskildiko Posonpesenean, 19:30ean.
Bertsulariak: 6 orotarat. Kanporaketetako irabazleak eta besteak puntuaketaren arabera. Gai-emaile: Joanes Etxebarria.

Goikoetxea eta Lazkoz, Atarrabiatik Lesakako finalera

Goikoetxea eta Lazkoz, Atarrabiatik Lesakako finalera
Arkaitz Goikoetxea erraz nagusitu zen igandean Atarrabian jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoan.

300dik gora lagun hurbildu zen saioa ikustera eta giro ezin hobea izan zen Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

Honakoa izan zen puntuazioa: Arkaitz Goikoetxea (415), Eneko Lazkoz (387,5), Jon Barberena (374,5), Jon Elizetxe (372,5), Oier Lakuntza (362,5), Aimar Karrika (356,5).

Atarrabiako azken finalaurrekoa amaituta, osatuta gelditu da martxoaren 20an Lesakan arituko den zortzikoa: Julio Soto, Arkaitz Goikoetxea, Estitxu Arozena, Xabier Legarreta, Oskar Estanga, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz eta Julen Zelaieta.

Nobedade dezente izanen ditu aurtengo finalak. Bi bertsolarik, Goikoetxeak eta Lazkozek, lehen aldiz hartuko dute parte finalean eta iazko finaletik soilik hiruk errepikatuko dute: Julio Sotok, Xabier Legarretak eta Julen Zelaietak.

Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan Aiaraldea nagusi Lezaman eta Aramaio Elosun

Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan Aiaraldea nagusi Lezaman eta Aramaio Elosun
Asteburuko Kuadrillartekoaren lehen saioa Lezaman hasi zen ostiralean eta larunbatean itxi zen Arabako bertso asteburua Elosun.

Lezaman jokatu zen A.L.E. ligako bigarren saioa ostiralean. Lezamako txokoan berrogeita hamar lagunentzako aparteko afaria izan zen. Lautadakoak orlegiz eta Aiaraldeko Altubepekoak beltzez jantzita ekin zioten bertso saioari. Lehenbizi paperean eta bat-batean ondoren. Goitik behera, behetik gora, bertso eta isiluneen arteko ika-mika. Nahiz eta gutxigatik izan, azkenean Aiaraldeko Altubepekoak nagusitu ziren.

Larunbaten jokatu zen Zuia-Gorbeialdea ligaren bigarren saioa. Elosuko elizaren goiko aretoan, bapo afaldu ondoren Bertso Sorta Kolektiboen lehiaketarekin hasi zen saioa. Kanpezu, Bertsoaren Saltsan eta Maeztu aritu ziren kantari. Azken bi hauek pasatu ziren finalerdietara. Ondoren bat-bateko saioa hasi zen: Elosuko Iturrigorri Aramaioren kontra. Bi herrietako bertsolariak primeran aritu ziren. Aramaio nagusitu zen eta finalerdietara pasatuko da.

Datorren ostiralean, martxoaren 12an, Izarrako Frontoia tabernan Izarrako bertso-eskola Elosuko Iturrigorriren kontra arituko da, liga honetako azken saioa izango delarik. 20:30ean izango da afaria.

Eta Gasteizko ligaren baitan bigarren saioa izango da larunbatean, martxoaren 13an, "Kakiturri-Ehari" "Muņoko Katuak" taldearen aurkea, bazkaria izango da, 14:00etan, Gasteizko Kakiturri-Ehari Elkartean.

Izena emateko: araba.sustapena@bertsozale.com edo 675 707 971.

DF bertsozale eskola 2010

DF bertsozale eskola 2010
Bertsoaz gehiago jakin eta gozatu gura duen edonori bertsogintzari buruzko dibulgazio saio didaktikoak eskaini asmoz antolatu da Durangoko Platerueneko DF bertsozale eskolaren bigarren zikloa.

Aurten, berbaldi formatuan, 2009ko Txapelketa Nagusiari errepasoa egingo diote.
Lau saio egingo dira: Andoni Egaņak oholtza gainean bizi izan dituen txapelketetan zeharreko bertsogintzaren bilakaera aztertuko du; Unai Elizasuk eta Maite Berriozabalek Txapelketa Nagusiko gai-jartzaile taldeko kideek azken txapelketako gaiak aztertuko dituzte; Agin Rezolak eta Iņaki Aurrekoetxeak, Garako eta Berriako kritikariak hurrenez hurren, 2009ko Txapelketak bertsogintzari egindako ekarpenez jardungo dute; amaitzeko, Eider Rodriguez idazleak eta Asier Altuna zinegileak ere euren ikuspegia azalduko digute, bertsozaleak diren aldetik, bertsogintzaz eta txapelketaz.

Martxoak 4: Andoni Egaņa.
Martxoak 11: Unai Elizasu eta Maite Berriozabal. Berbaldia sarean jarraitzeko: http://www.plateruena.net/bloga
Martxoak 17: Agin Rezola eta Iņaki Aurrekoetxea.
Martxoak 24: Eider Rodriguez eta Asier Altuna.
Durangoko Plateruenan izango dira 20:00etan.
Izen ematea (15 euro) eta argibideak: kultura@plateruena.net

Bertso udalekuetan begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi?

Bertso udalekuetan begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi?
Uztailean eta irailean bertso udalekuak izango dira aurten ere, guztira 5 txanda egingo dira: Muxika (Bizkaia), Bidarrai (Behe Nafarroa), Iraņeta (Nafarroa), Orio (Gipuzkoa) eta Zuhatza (Araba).

Horietan begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi duten guztiek ateak zabalik dituzte.

Izena emateko epea: martxoaren 13ra arte dago zabalik.

Bertsozalea :: Bertsozale Elkartearen berripapera :: martxoko alea Bertsozalea :: Bertsozale Elkartearen berripapera :: martxoko alea
Xabier Munibe bertso paper lehiaketa abian da Xabier Munibe bertso paper lehiaketa abian da
Lanak maiatzaren 7a bitartean aurkez daitezke. Hona hemen sariketari buruzko informazioa.
A G E N D A
martxoa
al
ar
az
oe
oi
la
ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Bertso jaialdia
Lasarte aretoa, IGORRE.
2010-03-19, 19:00

Ikusi berriak

 

Babeslea:

eun grupo - Innovación en Sistemas de Archivo y Almacenaje

 

Euskaraz bai

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / F. (00) (34) 943 69 30 41 / bertsozale@bertsozale.com
Legezko oharra