Bapatean 1999

 

SARRERA

I. BERTSO-SAIOEN MUGIMENDUA

 

II. ZENBAIT AZALPEN

5. Zenbait azalpen

6. Izen eta izengoitien deskribapena

 

III. TXAPELKETA ETA SARIKETAK

 

IV. BAT-BATEKO BERTSO HAUTATUAK

 

V. BAT-BATEKO SARIKETAK

 

 

Zenbait azalpen

 

1.- Orain arteko Bapatean liburuek 600 bertso inguru jaso dituzte, 95ekoa ezik, hau 300 bertsokoa izan baitzen. 99ko honek 618 bertso jasotzen ditu.

2.- Bapatean 99 osatzeko irizpideak, aurreko liburuetan ibilitako berberak izan dira.

3.- Liburu hau antologia bat dela esan daiteke hein batean, baina ez bere osotasunean. Liburuaren korpus nagusiak, herritarrek antolatutako bertso-saioetan bat-batean kantatuko bertsoak jasotzen ditu, bertsolariak eta hauen saio kopuruak kontuan harturik. Beraz, liburu honek, plazaz-plaza dabiltzan bertsolarien ekarpena islatzen du

4.- Jakin badakigu egiten diren mota guztietako bertso-saioen informazioa biltzea ia ezinezkoa dela, baina ziur gaude %ko haundi batean jasota dagoela. Besterik da grabatzen dena: 1999an 235 saio grabatu dira audioan, 338 bat ordu.

5.- 1999. urtean bat-batean kantatutako bertsoak ditu kontuan liburu honek, baina Nafarroa, Gipuzkoa eta Eskolarteko txapelketetan kantatuak ez. Bertsopaperen alorrekorik ere ez da jasotzen, baina bai Gazte Sariketetakoak.

6.- Liburu hau osatzeko oinarria, Xenpelar Dokumentazio Zentruan jasotako informazioa, audio grabazioak eta hauei dagozkien fitxak izan dira.

7.- Lan hau burutzeko, modu batera edo bestera esku hartu dute:

- Arantza Mariskal eta Oihana Aranburu zentroko kideak
- Karlos Aizpurua, Martin Aramendi, Laxaro Azkune, Xabier Begiristain, Xabier Enbeita, Beñat Gaztelurrutia, Felix Irazustabarena, Joxin Iturrioz, Patxi Larretxea, Josema Leitza, Aitor Mendiluze, Jexux Murua, Jose Anjel Oiartzabal, Xabier Rico, Jaione Ugalde grabaketa eta bilketa lanetan.
- Transkribaketa lanetan Martin Aramendi
- Azken orrazketa lanetan Andoni Egaña eta Juanjo Respaldiza.

8.- Guzti hau burutu ahal izateko, oso garrantzizkoa izan da jasotako diru-laguntza: Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntz Politikarako Sailordetzarena eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuko Zuzendaritza Nagusiarena.


Bertsozale Elkartea