Bapatean 1999

 

SARRERA

I. BERTSO-SAIOEN MUGIMENDUA

 

II. ZENBAIT AZALPEN

 

III. TXAPELKETA ETA SARIKETAK

 

IV. BAT-BATEKO BERTSO HAUTATUAK

V. BAT-BATEKO SARIKETAK

65. VII. Orixe Saria (kanporaketa)

65.1. And. Otamendi-Ibarra

65.2. And. Otamendi
65.3. Silveira

65.4. U. Agirre

 


66. Orixe Saria (finala)

67. VIII. BBK Sariketa
68. XXVIII. Osinalde Saria

69. X. Prudentzio deuna saria
70. XIII. Lizardi Saria
71. IV. Berritxu Saria

 

 

VII. Orixe Saria (kanporaketa)

 

DONOSTIA (Añorga) (1999-03-05)

U.Agirre

Kartzelako gaia: Goizeko bederatziak dira. Martuteneko espetxetik irteten ari zara eskuan maleta handi bat duzula.

Neurria: 10eko nag.
Doinua: Sentimentua sartu zitzaidan

          Hamar urtean hemen egon naiz
          ta askatasuna meta,
          ziega beltzean belztuak zaizkit
          bihotza eta kopeta.
          Orain kanpora aterea naiz
          pozez, animoz beteta,
          baina arantza txiki bat daukat
          bihotz barruan gordeta:
          barruan dauden milaka lagun
          eta milaka maleta. (bis)

          Funtzionarioen zapatapean
          pasatu dut mila trago,
          zakurrak legez tratatu naute
          enbido eta hordago;
          kaskotik ere erotua naiz
          urte hauetan zeharo.
          Nahiz askatasun eder hau baino
          ezer ez nuan nahiago,
          pareta denak bota artean
          askatasunik ez dago. (bis)