|
Azkoitia(1999-02-20)
Bertsolariak:
Egaña, I.Elortza,
Lujanbio eta J.Sarasua.
Gai-jartzailea:
Laxaro Azkune
Maxixatzen
Euskara Elkarteak Korrika Kulturalaren barruan eratutako jaialdia. Baztartxo
zineman, gaueko hamar eta erdietan; laurehun entzuletik gora, gehienak
gazteak.
Lujanbio
Gaia: Azkoitian
dagoen kultur ingurune ezagunenetako bat Matadeixe izenekoa da seguru
asko, garai batean ganadu hiltegi abandonatu bat izana eta gazteek martxan
jarri zutena. Bertso pare bat mereziko ditu.
Neurria:
10eko nag.
Doinua: Mundu honetan holako gauzak
Garai
batean ganadu hiltegi
zela-ta
asko harritu,
hobe
ganadu hiltegi orok
aukera
hoiek balitu.
Gazte
batzuek hartu zuten ta
goitik
behera erdibitu,
mataderoak
zer egiten dun
ezin
gaizki iruditu:
ofizialkeri
danak akatu
eta
ametsak erditu.
Mataderoak
urteak ditu
akaso
bi edo hiru,
traba
pila bat tarteko baina
denbora
alde datorkigu.
Ta
politikak gure kontrako
ezpata
zorrotz beti du;
ez
degu behar ez presupuesto
ta
ez zuen hainbat diru,
inork
eman zai egon gabe're
guk
geuk egiten dakigu.
|