|
Bergara(1999-03-27)
Bertsolariak:
S.Lizaso, Peñagarikano, Irazu,
Egaña, Mendiluze eta J.Sarasua.
Gai-jartzailea:
Joserra Garzia
Bergarako
Udalak erramu zapatuan urtero eratzen duen jaialdia. Gaueko hamar eta
erdietan izan zen, pilotalekuan.
J.Sarasua
Gaia: Orain
arteko gai gehienak nahiko gai desgraziazkoak ziren eta oraindik ez ditugu
aipatu Serbia, Kosovo eta horrelakoak. Lizarrako hostoa orbeltzen ari
dela ematen du, gosea Afrika guztian, Hirugarren Mundua bizi ezinik...
Serio, benetan, merezi al du mundu honetara haurrak ekartzea?
Neurria:
10eko nag.
Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke
Denok
pentsakor utzi ote gaitu
Joserraren
esakerak?
Hemen
gehienok bildurtzen gaitu
munduak
duen tankerak.
Alde
batetik laburrak dira
giza
bizitzaren hegak,
guk
bidetxo bat jarri diogu
ta
ahal bada eman aukerak;
merezi
duen edo eta ez
noizbait
esango du berak. (bis)
Nik
neuk bakarrik esan dezaket
zer
eman duen nireak:
eduki
ditut une lotuak
eduki
ditut libreak.
Egia
da bai gauza txar asko
daukala
mundu gureak.
Nola
kantatu merezi duen
jaioberrian
bideak?
Galdera
hiri egiten diat:
merezi
al dik hireak? (bis)
|