|
Zaldibia
(1999-05-16)
Irazu
Gaia: Zein
da zuretzat bizitza honi aurre egiteko filosofia egokia?
Neurria:
Berezia
Doinua: Sorlekua utziz gero
Filosofi
asko daude,
behar
lukete behinepin,
horregatik
bakarrera
sekula
mugatu ezin;
eta
nerea zer izan leike?,
azaldu
beharko det fin:
ondokoaren
guztia entzun ta
norberak
nahi duna egin.
Bizitzeko
hainbeste bai,
baina
lanetik ihesi;
borondatez
jokatu ta
derrigorra
galerazi;
egun
hutseko bizimoduak
ez
du gehiegi merezi,
salerosia
ahaztu eta
alkiler
batean bizi.
Bertsolaritza
izan leike
eguneroko
arnasa,
erdia
da konpromezu,
beste
erdia jolasa;
bizitza
ere horixe baita
nahaspila
ta anabasa,
hiru-lau
gezur txukun kontatu
ta
ahalik ondona pasa.
|