|
Arrieta
(1999-09-10)
Bertsolariak:
F.Paia, X.Paia,
I.Muniategi eta A.Muniategi.
Gai-jartzailea:
Asier Legarreta
Gainko ("Jainko")
auzoko jaietan eratutako saioa. Gaueko hamaiketan, plazan. Hirurogei bat
entzule.
F.Paia-A.Muniategi
Gaia: Fredi
ijitoa oiloak lapurtzen harrapatu du Anertz baserritarrak.
Neurria:
8ko txi.
Doinua: Kantatzera nijoa
A.Muniategi:
Pare bat oilo falta
ziran herenegun,
nahiz ta kontatzen gogor
nintzen oso jardun,
ezin nuen bilatu
zentzu ez erantzun;
hara azeri zaharra
non agertu jakun! (bis)
F.Paia:
Ni aurkitu nau eta
badu hainbat zorion,
hara baserritarra
zeinen pozik dagon!
Ijitoak horrela
dabiltza ta hor konpon,
dekonari kendu ta
ez dekonari emon. (bis)
A.Muniategi:
Lehen ez da gertatu
holako hanbat kasu,
pasa beharko dozuz
hainbeste arazu;
nahiz ustetan bizkorra
izango zaren zu,
orain nire makila
probatu ezazu. (bis)
A.Paia:
Makila atera
du
laborariak lasai
eta alde egitea
nahiz eta nukeen nahi,
bi ubelune hartu,
halan ta ere jai,
makila probauko dot
oilaskoa be bai. (bis)
|