|
Zegama
(1999-01-23)
Bertsolariak:
Mañukorta, Peñagarikano,
Mendizabal, Egaña, J. Agirre eta S.Lizaso.
Gai-jartzailea:
Pello Urretabizkaia.
Zegamako
Kasinoak urtero eratzen duen jaialdia. Kanpoan hotz egiten bazuen ere,
kiroldegian nahikoa giro ona, berogailua jarri zuten eta. Gaueko hamar
eta erdiak jota hasi zen saioa.
S.Lizaso
Gaia: Zu
zara Lizarra-Garazi bezala ezagutu dugun tren horren makinista. Kontaiguzu
orain arteko ibilbidea nondik nora joan den eta zure esku balego nora
iristea gustatuko litzaizukeen.
Neurria:
10eko nag.
Doinua: Bizia ez da nehoiz egoiten
Euskal
Herria sekulan ez da
lorerik
gabeko jardin;
lora
bakoitzak bere arantza,
hortaz
ez gera ezjakin.
Alderdi
eta sindikatuak
halako
baten bat egin.
Trenak
hasera Lizarran zuen
eta
helmuga Garazin;
seguru
baino mantso dijoa
nahi
duena igo dadin. (bis)
Estatalisten
begietan da
gorrotoaren
distira
ta
barrikadak jarriaz datoz
trenbidearen
erdira.
Trabak
ugari izanagatik
denak
gaindituko dira,
ta
tren mantsoak jarrai dezala
beti
aurrera begira,
askatasuna
eta pakea
zain
dituen geltokira. (bis)
|