|
Bermeo
(1999-09-13)
Bertsolariak:
Iturriaga, I.Elortza, Amuriza,
Egaña, S.Lizaso, A.Lopategi.
Gai-jartzailea:
Bernardo Mandaluniz
Bermeoko
jaietan ohikoa den jaialdia. Aurten dira hogeita bost urte herri kirolak
eta bertso saioak antolatzen hasi zirela. Pilotalekuan izan zen, gaueko
hamarretan. Entzule asko.
Amuriza
Gaia: Gaur,
ospakizunak aipatzen hasita, Lizarra-Garazi itunarena aipatu behar. Zer
osasun, zer etorkizun ikusten dautsazu Lizarra-Garaziko itunari?
Neurria
Berezia
Doinua: Uso zuria errazu
Erdi
gaixorik ginena,
gaur
badot itxaropena. (bis)
Urtebete
da martxan abitu
zala
Lizarrako trena,
gaixo
zaharretik osasunera
eroango
gaituena. (bis)
Madrilen
"ezetz ta ezetz",
ume
temosoen legez. (bis)
Baina
esandako berbak agudo
iruntzi
beharko dabez;
tren
hau ezin da gelditu eta
alde
paretik, mesedez! (bis)
Aurten
urte bat bete da,
Lizarratarren
aukera. (bis)
Urtebetean
pentsatu zenbat
egina
dogun aurrera;
ez
dot pentsau nahi nun egongo garen
hemendik
urtebetera! (bis)
|