|
Altzaga
(1999-09-25)
Bertsolariak:
Sarasola, A.Agirre,
Uranga eta Usandizaga.
Gai-jartzailea:
Nikolas Zeberio
Pilotalekuaren
estreinaldia zela-eta antolatutako saioa. Pilotalekuan bertan izan zen,
gaueko hamar eta erdietan.
A.Agirre
Gaia: Etxean
zaude afari eder baten aurrean, telebista piztuta. Telebistan modeloen
desfile bat botatzen ari dira. Zure gogoeta.
Neurria:
10eko nag.
Doinua: Sentimentua sartu zitzaidan
Gizartearen
aurrean hauek
badute
mila bertute,
euren
gorputza zer-nola zaindu
pasa
dute hainbat urte.
Nahiz
ta liraina egon naitekeen
gutxio
jatean truke,
hau
ikusita nik ez jaterik
inork
ez dezala uste,
baserritarrek
gutxinez atze
zabalak
maite dituzte. (bis)
Neurri
guztiak ondo mantentzen
dabiltza
ahaleginean
eta
kezka bat sortuarazi
didate
gaur barrenean;
itsusia
naiz askoren ustez
ederren
aldamenean,
baina
nik nere kasa jarraitu
nahi
det eundoko planean,
haragiak
zer balio du ba
non
heldu ez dagonean? (bis)
|