|
Mutriku
(1999-10-31)
Bertsolariak:
Irazu, Lujanbio,
Mendiluze eta U.Agirre.
Gai-jartzailea:
Arantza Arruti
Jangek/n
Me Gazte Elkarteak eta Mutrikuko Bertso Eskolak antolatutako bertso-hileta
afaria. Loja zaharra soziedadean izan zen. Hildako bat -Irazu- ardatz
hartuta jardun zuten kantuan, orain librean, orain gaia emanda, hildakoak
berak, haren emazte, lagun, ehorzle eta abarrek.
U.Agirre
Gaia: Hil
berria den laguna.
Neurria:
8ko nag.
Doinua: Haurtxo txikia negarrez dago
Hi
hil ondoren bolada hauxe
ez
dek ederra izango,
mundu
hontatik beste mundura
nola
egin dekan txango.
"Ze
mutil ona, ze mutil fina!"
esanaz
hemengo ta hango,
nik
bezain ondo ezagututa
ez
lukete hau esango.
Autobusari
sokaz lotuta
gu
biok aurpegi alaiz,
saltaka
ere irristatuta
lurrera
joaten hitzan maiz;
hamaika
zauri, hainbeste odol,
baina
ez zin ez, egin gaitz;
horiek
guztiak bizik pasata
orain
nola kristo hil haiz?
Mozkorraldiak
kanposantuan
guk
sarri askotan buka,
panteoitikan
lore-lapurtzen
ai,
guk hamaika burruka!
Baina
hildakoa oran hi haugu,
hori
ezin diat uka,
eta
loreak jarriko'izkiat
albokoari
kenduta.
|