|
Zarautz
(1999-11-05)
Inazio
Eizmendi Basarriri omenaldia egin zitzaion hileta egunean Torre Luzea
enparantzan, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Zarauzko Udalak antolatuta.
Hainbat eta hainbat bertsolarik kantatu zuten, baina hiru baino ez ditugu
jaso hemen.
J.Agirre
Neurria:
10eko nag.
Doinua: Mundu honetan holako gauzak
Agur
Iñaki, egin dezunak
badu
nahiko meritua,
hori
izango da gure tartean
betirako
gelditua.
Hizkuntza
eta herrian alde
urte
askoz aritua,
pakezalea
zinaden beti,
bihotz
gutxi zauritua;
nere
ustetan izango zera
betirako
saritua.
|