Bapatean 2000

 

SARRERA

 

I. BERTSO-SAIOEN MUGIMENDUA

 

II. ZENBAIT AZALPEN

5. Zenbait azalpen
6. Izen eta izengoitien deskribapena

 

III. TXAPELKETA ETA SARIKETAK

 

IV. BAT-BATEKO BERTSO HAUTATUAK

 

V. BAT-BATEKO SARIKETAK

 

 

Zenbait azalpen


1.- Orain arteko Bapatean liburuak bezala, 2000.eko hau ere, urte osoan plazaz-plaza jasotakoetatik egindako 650 bertsorekin osatua dago.


2.- Bapatean 2000 liburu hau egiterakoan landu diren irizpideak, aurreko liburuetan ibilitako berberak dira.


3.- Liburu hau antologia bat dela esan daiteke hein batean, baina ez bere osotasunean. Liburuaren korpus nagusiak, herritarrek antolatutako bertso-saioetan bat-batean kantatuko bertsoak jasotzen ditu, bertsolariak eta hauen saio kopuruak kontuan harturik. Beraz, liburu honek, plazaz-plaza dabiltzan bertsolarien ekarpena islatzen du.


4.- Jakin badakigu egiten diren mota guztietako bertso-saioen informazioa biltzea ia ezinezkoa dela, baina ziur gaude %ko haundi batean jasota dagoela. Besterik da grabatzen dena: 2000an 229 saio grabatu dira audioan, 330 bat ordu.


5.- 2000. urtean bat-batean kantatutako bertsoak ditu kontuan liburu honek, baina Nafarroa, Araba eta Bizkaia edo Eskolarteko txapelketetan kantatuak ez. Bertso-paperen alorrekorik ere ez da jasotzen, baina bai Gazte Sariketetakoak.

6.- Liburu hau osatzeko oinarria, Xenpelar Dokumentazio Zentroan jasotako informazioa, audio grabazioak eta hauei dagozkien fitxak izan dira.

7. - Lan hau burutzeko, modu batera edo bestera esku hartu dute:

- Arantza Mariskal eta Oihana Aranburu, Xenpelar Dokumentazio Zentroko kideak
- Amaia Agirre, Karlos Aizpurua, Altzalei, Martin Aramendi, Laxaro Azkune, Joxe Mari Barandiaran, Xabier Begiristain, Xabier Enbeita, Imanol Epelde, Felix Irazustabarrena, Saroi Jauregi, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Jexux Murua, Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Iñigo Olaetxea, Oihane Perea, Jose Luis Pikabea, Joseba Ramirez, Xabier Rico.
- Transkribaketa lanetan Martin Aramendi.
- Azken orrazketa lanetan Andoni Egaña eta Juanjo Respaldiza.

8.- Egitasmo honek, Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailordetza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzarako Zuzendaritzaren diru-laguntza jaso du.


Bertsozale Elkartea