Bapatean 2000

 

SARRERA

 

I. BERTSO-SAIOEN MUGIMENDUA

 

II. ZENBAIT AZALPEN

 

III. TXAPELKETA ETA SARIKETAK

 

IV. BAT-BATEKO BERTSO HAUTATUAK

 

V. BAT-BATEKO SARIKETAK

62. Bortzirietako taldekako II. txapelketa

62.1. Terreros

62.2. Silveira


63. IX. BBK Sariketa

64. XI. San Prudentzio deuna saria
65. XXIX. Osinalde Saria

66. I. Mattin saria
67. XXIV. Lizardi Saria
68. XVI. Xenpelar sariketa

 

 

Bortzirietako taldekako II. txapelketa


FINALA

LESAKA (2000-01-28)

Bertsolariak:
A Taldea: Terreros, Rekondo, E. Arozena.
B Taldea: M. Arozena, Mitxelena eta Silveira.

Aurkezleak: Maite Bidarte eta Izaskun Etxepeteleku.

Lesakako Arrano Elkartean jokatu zen Bortzirietako Taldekako Txapelketaren finala. Kanporaketen antzera finala ere afalondoan izan zen.

Terreros

Gaia: Zu herri txiki batean bizi den pertsona bat zara. Azkenaldian, konturatu zara gero eta jende gehiago doala hirira bizitzera eta herria hustutzen ari dela. Zein burutapen dituzu?


Neurria: 8ko nag.
Doinua: Arratsaldeon lehendabizitik

                      Lehen mila ginen ta orain berriz
                      bi dozena-edo gaude,
                      asperturikan bizitzen gera,
                      ilusiorikan gabe;
                      baina halare ez dut egingo
                      nere herritikan alde,
                      orain daudenak behin betirako
                      joaten badira ere. (bis)

                      Garai bateko kale beteak
                      etortzen zaizkit burura
                      poztasuna ta irrifarrea
                      genuen gure eskura.
                      Etxe rural bat egingo dut nik
                      ta biziko naiz gustura,
                      nere bizitza egingo baitut
                      joan direnen kontura. (bis)

                      "Zergatik doaz denak hirira?"
                      ni orain nago galdezka,
                      bakarrik nago etxean eta
                      beraz ez nago farrezka;
                      galdu egin da garai batean
                      hemen zegoen oreka;
                      ni lasai nago herriarekin
                      batera hilko naiz eta. (bis)