|
Bortzirietako
taldekako II. txapelketa
FINALA
LESAKA
(2000-01-28)
Silveira
Gaia: Zure
arazoengatik zure bizitzaz aspertuta, zure buruaz beste egiten saiatu
ondoren, gaur ospitaleko ohe batean esnatu zara. Zer pentsatzen duzu?
Neurria:
Berezia
Doinua: Munduan libre bizi izatea
Saminez
hiltzen nuen eguna,
negarrez
laztandu gaba,
negarrez
entzun nere bihotza,
sentitu
bere ikara;
bizitzak
berak aurrez jarriak
nik
ez dakit zenbat traba!
Odolez
betea aba,
hau
samina, hau zirrara!
Zer
da bizitza ez baldin bada
heriotzaren
aldaba?
Nahi
edo ez nahi horrela da ta
hiltzeko
jaioak gara. (bis)
Aspaldi
ez dut lo gustoz egin,
ezin
dut esnatu lasai;
zazpi
buruko herensugea
sentitzen
dut nere artzai;
sarri
somatzen ene erraiek
horrenbeste
odol usai!
Beti
irrifar baten zai,
ta
ez nintzen hartzeko gai;
orain
bihurtu zaizkit etsaiak
hainbat
lagun eta bi anai;
bizitza
horri deitzen bazaio
ez
dut gehiago bizi nahi! (bis)
Iraganataz
badut oraindik
hainbat
oroitzapen labur;
nere
burua engainatua,
niri
egina iruzur;
baina
itzali behar den suari
zertan
bota gehio egur?
Zertan
bizi burumakur?
Zertan
bizi zur eta lur?
Zerutik
ere ezingo diot
munduari
erran agur,
zeren
ni hiltzen banaiz sekula
infernura
noa ziur. (bis)
|