|
Getxo
(2000-03-18)
Bertsolariak: Lekue, F. Paia, Uranga,
E. Goikoetxea, Kolina eta A. Arzallus.
Gai-jartzailea:
Jon Maia.
Algortako
Bertsolari Eskolaren hogeigarren urteurrena zela-eta eratutako ekitaldietako
bat. Getxo antzokian, ilunabarrean.
Kolina
Gaia: Aldizkari
batean irakurri berri dut pasa den mendeko diskurtso onena Martin Luther
King-ena izan dela, arraza beltzaren aurkako erasoen aurrean lider izan
zenarena hain zuzen. Honela hasten omen zen: "Bart amets egin dut".
Zuk, Sustrai, zer segida emango zenioke hasiera horri?
Neurria:
10eko txi.
Doinua: Espainian behera
Sufrimentua
dago
nere
aburuan
eta
beltzak ez gaude
toki
seguruan.
Burutapen
ugari
nahiz
izan buruan,
faltsukeria
baizik
ez
da inguruan,
beltzak
nagusitzeko
zurien
munduan. (bis)
Atzo
ametsa zena
gaur
nahi nuke gurtu,
atzo
ametsa zena
ezin
da zapuztu.
Zuriak
diren hoiek
ditzagun
egurtu;
anai
beltzak elkartu,
kateak
apurtu,
ametsa
amesgaizto
ez
dadin bihurtu! (bis)
Sentitzen
dudan hura
ezin
disimula,
barnean
dudan poza
ezin
da kalkula.
Kanpotikan
nahiz egin
ohi
diguten burla,
lehenago
nik ez nuen
pentsatu
sekula,
zurikeriak
beltzak
ikusi
zitula. (bis)
|