|
Bergara
(2000-04-15)
Bertsolariak: Mendiluze, S. Lizaso, Egaña,
Irazu, Peñagarikano eta Mendizabal.
Gai-jartzailea:
Inaxio Usarralde.
Erramu zapatuan
urtero egiten den jaialdia. Novedades aretoan, gaueko hamarretan.
Peñagarikano
Gaia: Azken
batean, lehen mundu deitzen dugun honetan, ez al zaik iruditzen malkorik
gabeko negar asko dagoela?
Neurria:
8ko nag.
Doinua: Santa Barbara zure bizitza
Gu
desberdinak gerala oso
ezin
ukatu inola;
hemen
denetik soberan degu,
beste
batzuk hola-hola...
motibo
gabe makinatxo bat
dago
malko dariola;
gu
geok ondo gabiltzan arte
besterenak
bost ajola! (bis)
Lehen
esan dute ez daukagula
hemen
ezertxoren faltik,
albiste
txarrak, negargarriak
datoztela
Etiopitik;
hemen
denetik badegu baina
negar
malkoak zergatik?:
askotan
negar egiten degu
disimulatzeagatik.
(bis)
Zein
desberdina den egoera,
zein
desberdina bizitza!
Hemen
gaudenok kexatuz behintzat
gu
ezin gindezke mintza;
konformatzeak
eskuratzen du
maiz
zorionaren giltza;
geure
buruak engainatuaz
alper-alperrik
gabiltza. (bis)
|