|
Legorreta
(2000-05-27)
Bertsolariak: Sarriegi, I. Elortza, J. Agirre,
S. Lizaso, Peñagarikano eta Mendiluze.
Gai jartzailea:
Jose Mari Agirre "Txato".
Herriko jaietan
urtero antolatzen duten saioa. Gaueko hamar eta erdietan izan zen, herriko
zineman; ehun bat entzule.
Sarriegi
Puntua jarrita
Neurria:
8ko txi.
Doinua: Maritxu nora zoaz
J.M. Agirre:
Inork ez du izaten
arrazoi
osoa,
Sarriegi:
lema hori daukat nik
goraino
jasoa;
hala
uste ez dunak
altxatu
besoa,
nahiz
eta onartzea
ez
dan erosoa.
J.M. Agirre: Errespetatuko
balitz
herriaren
hitza,
Sarriegi: hobea
litzateke
hemengo
bizitza;
gure
eskuetan da
aspaldian
giltza,
baina
sarrailan sartu
ezinik
gabiltza.
J.M. Agirre:
Nola ikusten duzu
gaurko
egoera?
Sarriegi:
Ondo ez
dago eta
ez
doa hobera;
garbi
esango dizut:
nere
arabera,
martxa
hontan zulora
laister
joango gera.
|