|
Baigorri
(2000-06-16)
Bertsolariak: A. Arzallus, Kolina, Lujanbio
eta
Altzuart.
Gai-emaileak: Pantzo Hirigarai eta Mari Ines Gorostiaga.
Irulegiko
Irratiak apailatutako Izar Gaua. Gaueko bederatzietan, Lakarra ostatuan.
Protagonista bat izaten da urtero saioaren ardatz; aurten Amets Arzallus.
Kolina
Gaia: Badakigu
Ametsen lagun mina zarela. Erranen diguzu nor den Amets?
Neurria:
8ko nag.
Doinua: Andre txarraren bentajak
Amets
da mutil xintxo-xintxoa
zuzena
eta otzana,
marmarrik
gabe burutu ohi du
agintzen
diogun lana;
politika
zein beste gaietan
oso
argi dauka dana;
kontraesanik
ez izatea
da
bere kontraesana.
Bertso
kantari pasatu ditu
batek
daki zenbat oren!
Nafarroako
txapeldun haundi
bilakatu
zaigu omen;
nahiz
ta bizitzan saiatu ohi den
ahal
duen eta ondoen,
halare
Amets izan behar du
Arzallus
izan baino lehen.
|