|
Bapatean 2000
IV. BAT-BATEKO BERTSO HAUTATUAK 11. Ordizia (2000-01-01) 18. Getxo (2000-03-18) 22.
Usansolo (2000-04-08) 26.
Oiartzun (2000-05-05) 30. Durango (2000-06-10) 32.4. Lujanbio-I.Elortza
34. Elgoibar (2000-07-01) 38. Zizurkil (2000-08-15) 42. Arrasate (2000-08-24) 46. Elgoibar (2000-09-30) 50. Gasteiz (2000-10-21) 54. Iruņea (2000-11-16) 57. Getxo (2000-12-16)
|
Oiartzun
(2000-06-17) Gai-jartzaileak: Joseba Santxo, Mikel Taberna, Jose Mari Agirre "Txato", Laxaro Azkune, Karlos Aizpurua, Joxerra Garzia, Pantzo Hirigarai, Saroi Jauregi, Aloña Galarraga, Rufino Iraola, Antton Kazabon, Igor Aldanondo, Bernardo Mandaluniz eta Josu Goikoetxea. Hitzetik Hortzeraren ikasturteko azken programa zela-eta antolatutako bertso bazkaria. Pagoa garagardotegian, arratsaldeko ordu bi eta erdietan. Hirurogeiren bat lagunek bazkaldu zuten bertan, baina bazkalondoan jende gehiago ere inguratu zen saioa entzutera. Maila oneko saioa izan zen, oro har. Bero ikaragarria egin zuen egun horietan Euskal Herrian. Amuriza - Egaña Gai-jartzaile: Joseba Santxo Gaia: Bakarrizketa bik elkarrizketa bat osa al dezakete? Andoni, hi, naufrago bat haiz itsasoaren erdian ohol baten gainean. Badator itsasontzia Amurizak gidaturik. Ikusi hau, eta aurrera egin beharrean gelditu egin da. Biok zaudete elkarri begira, baina elkarrengandik urrun, eta gogoetan hasi zarete, baina ez diozue elkarri entzuten. Naufragoa hasi, neurri eta doinu egokian. (5) Neurria:
Berezia Egaña: Untzi
hau nere brujula iparra, Amuriza: Hau
da trantzea, hau aldartea, Egaña: Amuriza: Kapitain
honek badauka zama Egaña:
Surfean
beti nabil erronkan, Amuriza: Nola
aurkitu naizen honela, Egaña: Hau
bizi-nahia ta hau antsia,
|