|
Zubieta
(2000-07-25)
Bertsolariak: Irazu, Lazkano, O. Enbeita
eta J. Agirre.
Gai-jartzailea:
Iñaki Agirresarobe.
Santiotan
urtero antolatzen duten jaialdia. Gaueko hamar eta erdietan, plazan; entzule
ugari eta saio bizi-bizia.
O.
Enbeita
Gaia: Gaur
egun ere bortxaketak gero eta gehiago izaten dira, zoritxarrez, eta sofrituenak
emakumeak eta haurrak dira. Zer deritzozu?
Neurria:
8ko nag.
Doinua: Komeni zaigun ixtoria bat I
Umeak
eta emakumeak
lehen
filan sufritzeko,
badute
nahiko aukera eta
duintasuna
galtzeko;
batzutan
asko aurkitzen dira
gizonak
haundi usteko,
baina
ez dute eskubiderik
bizitza
bat lapurtzeko. (bis)
Nahiz
ta askotan salatu izan den,
batzuentzat
ez da aski;
bortxaketaren
ondorioa
ez
da suertatzen ezti;
emankortasun
guztia kenduz
badira
hainbeste pizti,
baina
pertsona duinak gara
gure
bular eta guzti. (bis)
Emakume
ta haurren aurrean
horren
gogor, horren tente;
ta
sentimendu oso txiki bat
euren
barruan daukate
demostratzeko
behar izana,
beste
guztientzat kalte;
guraize
batzuk hartuta zera
moztu
egingo nieke! (bis)
|