|
Aduna
(2000-08-12)
Bertsolariak: I. Elortza, Lujanbio, Irazu eta
A. Agirre.
Gai-jartzailea:
Jon Zaldua.
Herriko festetan
urtero antolatzen duten jaialdia. Herriko plazan izan zen, gauean, entzule
ugariren aurrean.
A.
Agirre
Gaia: Udan
gero eta turista gehiago dira, beldurrez, hona, Euskal Herrira, etortzen
ez direnak.
Neurria:
8ko nag.
Doinua: Ihes betea zilegi balitz
Nahiz
ez aurkitu historiaren
garai
oparoenean,
Euskal
Herriak zer eskainia
badu
bere barrenean;
atzerritarrek
jakingo dute
etortzen
diren unean,
zein
gogorra den bizi-irautea
hitza're
ukatzen denean!
Aintzinakoa
den hizkuntza da
Euskal
Herriko ikurra;
albistegien
gezurrek sortu
die
barruan beldurra;
baina
ez dira gauza berdinak,
hori
da egi ziurra,
eurei
saldu zaien herria ta
guk
zapaltzen dugun lurra.
Ez
da zehazten gezurra eta
egian
arteko muga,
"Euskadi"
hitzak terrorismoa
baitakarkie
burura;
irudi
beltza garbitzea da
euskaldunaren
ardura,
jakin
dezaten zein haundia den
herri
txikien kultura.
|