|
Bilbo
(2000-08-27)
Bertsolariak: I. Elortza, Iturriaga,
Peñagarikano
eta Lujanbio.
Gai-jartzailea:
Marta Ortiz.
Santutxuko
Bertso Eskolak Bilbo Aste Nagusian egunero eratu ohi dituen saioetako
bat. Santiago plazan, eguerdiko ordu batean.
Iturriaga
Gaia: Bilboko
Arenalean bizi zaren atzerritarra zara. Joan den barikuan, jakingo duzue,
Arenalean bertan Bai Euskal Herriari ekimenak ekitaldi berezia egin ebala
saioaren ostean, eta zeu bentanatik begira-begira geratu zinen.
Neurria:
8ko nag.
Doinua: Gure aurreko guraso zaharrak
Bentanan
jarri eta jentea
han
ikusten neban kolan,
telebistatik
bonba kontua
baino
ez badau be modan;
han
sinadura asko batu zan
eta
egin zan nahiko lan...
herri
honetan zerbait badabil
nahiz
ta ulertzen ez dodan.
Ni
kanporra naz ta ez dot hau
ulertzen
ez oso errez;
medioetan
aurpegi batzuk
sarri
etaraten dabez;
batzuk
herri bat bestek bestea,
bakotxak
bereai babes,
bertako
denek erabaki arte
herri
bat diran edo ez.
Ez
jate txarto iruditu gaur
martxan
jarri dan idea,
hor
ikusi dot ezezaguna
laguna
ta adiskidea;
alemana
naiz ta aukera hori
beti
euki dot librea;
euskaldunek
be beharko leukie
hortarako
eskubidea.
|