|
Oñati
(2000-09-22)
Bertsolariak: Maia, I. Elortza, Irazu,
Iturriaga,
Sorozabal eta Mendiluze.
Gai-jartzailea:
Egoitz Aizpuru.
Oñatin
urtero egiten diren jaialdietako bat. Kiroldegian, gaueko hamar eta erdietan;
entzule asko eta saio ona.
Sorozabal
Puntua jarrita
Neurria:
8ko txi.
Doinua: Xarmangarria zera
E. Aizpuru: Plazarako
desioz
edota
beldurrez?
Sorozabal: Galdera
egiten du
gaur
honek indarrez;
tarteka
itzultzen naiz
alaitsu
ta parrez,
baina
juan izan naiz
etxera
negarrez. (bis)
E. Aizpuru: Bertsolaritza
al da
herriaren
hitza?
Sorozabal: Hori
esanez hasi
zan
behin Amuritza;
barrukoa
esatea
da
gure baldintza,
ta
aspaldi ahalegin
horretan
gabiltza.
Neurria:
8ko txi.
Doinua: Dama gazte xarmant bat
E. Aizpuru: Zer
dakizu bertsoez
guk
ez dakiguna?
Sorozabal: Laister
emango dizut
zuri
erantzuna:
doinua
eta errima
hautatu
txukuna
eta
hortik aurrera
bakoitzak
ahal duna! (bis)
|