|
Elgoibar
(2000-09-30)
Bertsolariak: Mendiluze, Irazu, I. Elortza,
S. Lizaso eta Ugartetxea.
Gai-jartzailea:
Mariasun Oteiza.
Sanmigeletan
urtero antolatzen duten jaialdia. Pilotalekuan izan zen, gaueko hamar
eta erdietan.
Irazu
- S. Lizaso - Mendiluze
Gaia: Esaiguzue
bizitzak zer oparitu dizuen zuei.
Neurria:
10eko nag.
Doinua: Aita izena kanta beharrak
Irazu:
Larraulen
jaio, izana igoal
paraje
lorez betea,
mendialdeko
bizimodua
ez
baita beti kaltea;
txarrerako
ta onerako're
bitarako
da zortea,
neri
bizitzak zer oparitu...
zer
nahi dezu esatea?
Oparirikan
haundina izan da
bersolari
izatea. (bis)
S. Lizaso: Jaio
ondoren aman tititik
hamaika
trago egina!
Ume
izana, gero mutiko,
hori
da gauza jakina;
mutiko
denak gizon izan nahi,
hau
betiko ahalegina;
opari
gisa bertsoen sena
geurekin
daukagu baina,
gu
ez ginaden ezer izango
geu
saiatu ez bagina. (bis)
Mendiluze: Gazteak
beti bikotea nahi
izaten
du bere jiran,
bizitzak
eman ohi dun opari
onena
nola hori dan.
Nik
lortu nuen maitemintzea
ta
hara gauzak zer diran:
istripu
latz bat izan zun baina
ondo
jarri zen segidan;
beraz
bizitzak andregai bera
bitan
oparitu zidan. (bis)
Irazu: Etxean
inoiz ez ditut falta
maitasuna
ta jatena,
hemezortzi
urte bete nitun ta
nere
kasara hurrena;
lagunak
asko, onak ere bai,
baina
hori ez da dena;
atzokotikan
ase ezin denez
pertsona
baten barrena,
oaindik
heltzeko egon dedila
oparirikan
onena. (bis)
S. Lizaso: Nahiz
ta onena bidean izan,
lehen
jasoa nabarmena:
Euskadi
omen da Europa aldean
herrialderik
zaharrena,
ta
nortasuna gorde duena
hainbat
mendetan barrena;
jarraitu
nahia ez ote degu
iraganak
dakarrena?
Euskal
Herrian jaio izana
oparirik
ederrena. (bis)
Mendiluze: Ni
ikasten ta lanean nabil,
ez
alperkeri hutsean;
bertso
saio bat ere badaukat
behar
dedan bakoitzean;
lagun
artean maiz ibiltzen naiz
ta
maite naute etxean;
beraz
bizitza oraingoz behitzat
doa
nahi dudan antzean,
ta
opari bat berriz hartzen det
eguna
sortzen denean. (bis)
Irazu: Beste
opari bat izan liteke
dexente
biajatzea,
ezagutzen
det Inglaterra ta
Egipto
aldeko trantzea;
batzutan
aldiz ez da txarrena
etxe
bueltan gelditzea;
igoal
onena nahiz ta ez izan
ez
nuke nahi zuritzea,
oso
detalle polita izan da
San
Migel ezagutzea. (bis)
S. Lizaso: Zer
da opari, zer da patua
tarte
txiki bat tarteko?
Diferentzia
nun ote dagon
ez
naiz kapaz esateko;
bertsolari
naiz, bestela ez zen
nere
patua beteko;
bertsolarian
seme ta aita,
hau
ez da nere kalteko,
eta
bertsoak aukera eman dit
zuen
lagun izateko. (bis)
Mendiluze: Neronek
ere bertsoarekin
ia
badet zor ugari,
hala
sentitzen nuelako ni
egin
nintzen bertsolari;
zuek
ta beste askon aurrean
jardun
izan naiz kantari
eta
etxera pozik joango da
gaur
zuentzat dena ari,
zuen
irriak eta txaloak
baditu
gaurko opari. (bis)
|