|
Mendaro
(2000-10-13)
Bertsolariak: Egaña, Irazu, Kolina,
O. Enbeita
eta Sorozabal.
Gai-jartzailea:
Fernando Loiola.
In Leike
taldeak euskal astearen barruan antolatutako jaialdia. Monjen kapilan,
gaueko hamar eta erdietan. Saio bizia eta beroa atera zen. Entzulea gertu
eta leku txikia izateak konplizitate handia sortzen duela argi geratu
zen beste behin.
Sorozabal
Puntua jarrita
Neurria:
8ko txi.
Doinua: Sastarretik hasita
Egaña: Aita
izango al haiz
Eguarrik
aldera?
Sorozabal:
Hori da esan dutena
gutxi
gorabehera;
guri're
etorri zaigu
noizbaite
aukera,
lanak
txukun egiten
saiatuko
gera.
Kolina:
Aita
izan liteke
aitaren
batean,
Sorozabal: gertatu
izan dira bai
gauzak
ezustean!
Gure
kasua dago
hortik
apartean,
pentsatzen
egon baigera
hamaika
urtean.
Irazu: Erosi
al dezute
sihaska
berria?
Sorozabal:
Hortarako
badaukat
nik
plana jarria;
neronek
egin diot
bat
izugarria,
sartzen
ibiliko du
istilu
gorria!
|