|
Urruña
(2000-10-21)
Bertsolariak: Iturriaga, Egaña, A. Arzallus
eta Kolina.
Gai-jartzailea:
Karlos Aizpurua.
Hendaia Bertsutan
taldeak apailatutako afaria. Ehunen bat afaltiar elkartu ziren Xaia ostatuan.
Bertsotarako giro ona, saio luzea baina polita, eta zenbait mementotan
distiratsua.
Iturriaga
Gaia: Tabakoa
uztea bezain gauza errazik ez da munduan: nire lagun batek ehun aldiz
utzi du. Hik serio hartu duk erretzeari uztearena. Azken zigarretari begira
hago.
Neurria:
Berezia
Doinua: Sorlekua utziz gero
Azkeneko
zigarreta
ta
hau da nire letxea!
Tabakoa
nuen ohe,
papela
nuen etxea;
baina
kantzer bat omen dut eta
hau
da orain nire trantzea,
aukeran
balitz nahiago nuke
gehio
narruik ez jotzea!
Zigarreta
daukat lagun
luze
badihoa gaba,
edo
ordenagailuan
bultzada
bat behar bada.
Mediku
jaunak azkena esan du,
behingoz
sendatuko zara;
bi
metrokoa hartu dut baina
azkenekoa
badaezpada!
Atzamarren
bitartean
zigarreta
hauen dantza;
bizitza
ala heriotza,
halaxe
dago balantza;
gehiago
ezin dut Winston, Marlboro
edo
Chester erre antza...
kanutoetan
oinarritzen da
orain
nire esperantza.
|