|
Urepel
(2000-11-05)
Bertsolariak: Xalbador II.a, Alkhat, Xanpun,
Amuriza, Mendiluze eta A. Agirre.
Gai-jartzailea:
Joxe Mari Aranalde.
Xalbadorren
omenez urtero egiten den jaialdia. Arratsaldeko lauretan, elizan.
Amuriza
Xabierri,
bere alaba ttikiak, asmo haundi bat azaldu dio. Honela galdetu dio alabak
bizkaieraz: "Aita, bertsolari izan gura dot."
Neurria:
Berezia
Doinua: Uso zuria errazu
Oraino
ttipi zerala
baduzu
asmo zabala,
Jainkoak
babes zaitzala!
Zure
buruan berdinak dira
nahia
eta ahala,
baina
ez pentsa nahi duten denak
gero
iristen dirala. (bis)
Ene
Miretxu maitea,
zabalik
duzu atea,
baina
ohartu zaitea:
maiz
aipatuko dizute apez
baten
ume izatea,
ta
zuk erantzun horixe zela
Jaunaren
borondatea. (bis)
Adinez
gora nauzula
ta
zu neskato ahula
ez
dut ahantziko sekula;
zinez
diotsut hauxe dudala
ene
desira mardula:
bizi
nadila ikusi arte
aita
gainditu duzula. (bis)
|