|
Bapatean 2001
6. Zenbait azalpen
IV. BAT-BATEKO BERTSO HAUTATUAK
|
Zenbait azalpen
2.- Bapatean 2003 osatzeko irizpideak, aurreko liburuetan ibilitako berberak izan dira. 3.- Liburu hau antologia bat dela esan daiteke hein batean, baina ez bere osotasunean. Liburuaren korpus nagusiak, herritarrek antolatutako bertso-saioetan bat-batean kantatutako bertsoak jasotzen ditu, bertsolariak eta hauen saio kopuruak kontutan harturik. Beraz, liburu honek, plazaz plaza dabiltzan bertsolarien ekarpena islatzen du. 4.- Jakin badakigu egiten diren mota guztietako bertso-saioen informazioa biltzea ia ezinezkoa dela, baina ziur gaude ehuneko handi batean jasota dagoela. Besterik da grabatzen dena: 2001an 180 saio grabatu dira entzuteko euskarrian, 270 bat ordu. 5.- 2001. urtean bat-batean kantatutako bertsoak ditu kontuan liburu honek, baina Nafarroako Txapelketa, Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena eta Eskolartekoan kantatuak ez. Bertso-paperen alorrekorik ere ez da jasotzen, baina bai Gazte Sariketetakoak. 6.- Liburu hau osatzeko oinarria, Xenpelar Dokumentazio Zentroan jasotako informazioa, entzutezko grabazioak eta hauei dagozkien fitxak izan dira. 7.- Lan hau burutzeko, modu batera edo bestera esku hartu dute:
9.-Guzti hau burutu ahal izateko, oso garrantzizkoa izan da jasotako diru-laguntza: Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailordetzarena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuko Zuzendaritza Nagusiarena eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendaritza Nagusiarena. Bertsozale Elkartea
|