Bapatean 2001

 

SARRERA

 

I. BERTSO-SAIOEN MUGIMENDUA

 

II. ZENBAIT AZALPEN

 

III. TXAPELKETA ETA SARIKETAK

 

IV. BAT-BATEKO BERTSO HAUTATUAK


V. BAT-BATEKO SARIKETAK

63. XXX. Osinalde saria

63.1. Agirreazaldegi-Sarasola

63.2. Ostolaza

63.3. Agirreazaldegi

63.4. Apalategi

63.5. Apalategi-I. Eizagirre

 

64. XI. BBK Sariketa

65. VIII Orixe saria
66. San Prudentzio deuna-Estibalizko ama sariketa

67. XXVII. Lizardi saria

 

 

XXX.Osinalde saria

 

Finala

GABIRIA (2001-04-07)

Bertsolariak: Ostolaza, Apalategi,
Agirreazaldegi, E. Goikoetxea,
Sarasola, I. Eizagirre.


Gai-emailea: Iñaki Murua.

Gabiriako Osinalde Elkarteak urtero eratzen duen sariketa. Elkartean bertan, ehun entzule inguru. Saio bizia eta txukuna atera zen. Finaleko seikotea erabakitzeko, hiru kanporaketa jokatu ziren aurretik, eta haietan ere saritu bana izan zen: Axari saria (Idiazabal), Argi-Berri saria (Ordizia) eta Aztiri saria (Legazpi).


Agirreazaldegi-Sarasola

Gaia: Zu, Ainhoa, sagarrondoei pestizidak edo xomorroak akabatzeko bitarteko hoiek botatzen ari zaren baserritarra zara. Zu, berriz, Alaitz, sagar-loreetan dabilen erlea.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Arratsalde on lehendabizitik


Agirreazaldegi:  Sagar txukunak ateratzea
                      aurten nire ahalegina
                      ta pestizidaz estali behar
                      beste modutan ezina.
                      Zu inguruan zabiltza eta
                      nonbait eman dizut mina,
                      baina ez zitzaizun ezer pasako
                      zeure tokian bazina. (bis)

Sarasola:          Sagarrondotan nere tokia
                      aurkitu izan det ondo,
                      pestizidena (h)onena dela
                      Ainhoak hala esan do.
                      Baserritarrak erabiltzen du
                      aspaldi kimika frango...
                      martxa honetan geroa ez dut
                      oso eztia izango! (bis)

Agirreazaldegi:   Nire sagarrak defendatzea
                      da orain nire asmoa
                      ta hortarako beharrezkoa
                      dena egitera noa.
                      Agian bide hau ez da izango
                      eztia edo sanoa,
                      baina zuk ere etsaientzako
                      badaukazu benenoa. (bis)

Sarasola:          Gaurkoan zure sagarrondoei
                      egina diet bisita.
                      Zuk nahi zenuke harrik gabeko
                      sagar haundi ta polita,
                      baina zergatik erabili gaur
                      pestizida ta kimika?
                      Baietz zerorri kaltetu irten
                      hobetu nahian hasita! (bis)

Agirreazaldegi:   Erlauntzak urrun dauzkazu eta
                      sagarrondoari eutsi,
                      sagar artean ikusten zaitut
                      noiznahi laztan ta igurtzi.
                      Neroni ere gaur kaltetzeko
                      gogoa duzu erakutsi,
                      ni ziztatzea libre da baina
                      sagarrak pakean utzi! (bis)

Sarasola:         Nik neuk sagarrak ziztetu arren
                      mantenduko dira ezti.
                      Egia esan ikusten zaitut
                      hauen ondoan amesti,
                      baina botiken aurrerapenak
                      irten daitezke garesti...
                      Sagarrak sagar izan behar du
                      bere harko eta guzti! (bis)