|
XXVII.
Lizardi saria
Finala
ZARAUTZ
(2001-09-07)
Bertsolariak: Elustondo, U. Egaña,
E. Goikoetxea, Gabilondo, Aranburu,
Martin, Uranga eta Osa.
Gai-emailea: Arantxa Laskibar.
Hogeita bosgarren Lizardi saria. Bi kanporaketa jokatu zituzten hogeita
bi bertsolarik finalaren aurretik.
E.
Goikoetxea
Kartzelako lana
Hasierako
puntua emanda
Neurria:
Zortziko txikia
Doinua: Xarmangarria zera
A. Laskibar: Gerra
aurretik hil zen
Lizardi
gaztea,
E. Goikoetxea:
nahiz eta garaiekin
badegun
nahastea.
Ondo
aprebetxatuz
euskeran
astea,
komeniko
litzake
omentzen
hastea.
Gaia: Mila bederatziehun eta hogeita hamahiruan hil zen Lizardi poeta
eta, gaur, hirurogeita zortzi urte geroago ari gara jokatzen hogeita bosgarren
Lizardi saria. Amaitu da saioa eta, nor geratuko txapeldun eta zu zeu;
eta nor etorriko zuri txapela janztera eta Xabier Lizardi bera, irribarrez,
txapela eskuetan duela.
Neurria:
Hamarreko handia
Doinua: Gogoan daukat ez du aspaldi
Txapelketaren
durundioak
hara
nola garabiltzan!
Gaurkoan
ere jardun naizenez
betiro
ohi dudan gisan,
nere
burua makurtua det
amets
beltzaren gerizan.
Gaur
bezelako sentsaziorik
ez
det sentitu bizitzan!
Egia
dela sinistu nahi det
nahiz
eta ametsa izan. (bis)
Hamaika
aldiz arreta jarri
zure
hitzezko lorean,
sentimenduak
azaleratuz
ta
utzi gabe gordean.
Une
eder hau hamaika aldiz
amestua
det ohean!
Baina
unea helduta dago
oso
modu dotorean,
eskua
txapel onean dago,
txapela
esku hobean. (bis)
|