|
XXX.Osinalde
saria
Finala
GABIRIA (2001-04-07)
Agirreazaldegi
Gaia: Gaur hemen, Osinalde elkartean, Osinalde saria dela-ta, besteak
beste, hemen ditugu Kataluniako TV3 telebistakoak ere, Euskal Herriak
Espainian duen irudia aldatu edo hobetu nahian, antza. Esaiezu zuk nolakoak
garen euskaldunak.
Neurria: Hamarreko handia
Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko
Guregatikan
ez dira entzuten
aspaldi
gauza txukunak,
seguru
nago gezur ugari
dituzuela
entzunak.
Baina
jendeak ematen ditu
berehala
erantzunak.
Gaur
ikusten da zer-nolakoak
geran
hemen euskaldunak:
mahaian
eseriz adiskideak
entzuten
badakigunak. (bis)
Euskal
jendea portatu ohi da
zentzudun
eta hitzeko
eta
halaxe izan nahi dugu
guk
orain arte antzeko,
baina
batzuek jarri gaituzte
alboko
edo ertzeko.
Nik
eskaria: gure fama hori
ahal
baldin bada kentzeko,
arazorik
ez baitaukagu guk
lagun
berriak hartzeko. (bis)
|