|
XXX.Osinalde
saria
Finala
GABIRIA (2001-04-07)
Apalategi
Gaia: Hiretzako
gaia hirekin bertso eskolan dabilen gazte bati eskatu zioagu, baina ez
ziguk ezer ekarri.
Neurria:
Hamarreko handia
Doinua: Euskalerriko lur maite hartan
Jokini
gai bat esan zioten
neretzat
presta zezala.
Halare
ez du gauzarik egin
eskatu
zuten bezala.
Gai
miserable bat ez ekarri
ez
ona ta ez petrala!
Gero
gainera esango dute
"hau
da maisu ez kabala!".
Nabaritzen
da zure semea
nekin
ikasia dala.
Igual
besteren bati eskatu
behar
Muruari ordez,
itxura
danez jarduten baita
neretzako
gaiak gordez.
Pentsatze
ote du ni nabilela
aspaldi
bezin aldrebes!
Nahiz
gauz haundirik ez daukadan nik
ez
eskolaz ta ez berez,
gai
errezak nahi izaten ditut
baino
hainbeste ere ez!
|