|
XXX.Osinalde
saria
Finala
GABIRIA (2001-04-07)
Apalategi-I. Eizagirre
Kartzelako
gaia: Interneten bidez ezagutu zarete, elkarren lagun egin ere bai, baina
hau da elkar ikusten dezuen lehenengo aldia. Ze inpresio izan dezue edo?
Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Antton eta Maria
Apalategi: Modem
batekin pozik
gure
mutikoa,
tarifa
planarekin
txatak'e
nahikoa...
Polita
omen zinen,
jokatu
lepoa.
Kalean
ikusita
hau
da disgustoa!
Barkatu,
zu al zera
argazkitakoa?
(bis)
I. Eizagirre: Ni
ere horren plana
ez
nago gizona!
Zu
ere ez zaitugu
horren
play-boy ona.
Internetak
bazuen
bere
alde sakona,
lehen
begiratuan
ixkutun
dagona,
erakutsi
zaidazu
zure
punto com-a. (bis)
Apalategi:
Ordenadore ona
bageneukan
bana
ta
biok elkartzeko
egin
gendun plana:
bostetan
antzokian;
nolako
afana!
Zuk
baloratzen zendun
gehiegi
izana,
zergatik
zenioen
"itxura
ez da dana". (bis)
I. Eizagirre: Edertasuna
ez da
nere
balorea,
baino
zuk dadukazu
hain-hain-hain
gordea!
Atzetik
beituta're
ez
da dotorea;
zure
planta bai dala
benetan
grabea,
realidade
birtuala
baitegu
zurea! (bis)
Apalategi: Baina
orain sinisten
nik
badauzkat lanak!
Ez
zera hain polita
pantailetatik
at.
Aurpegira
beidatzen
ere
lana daukat
ta
esango dedana
hartu
zazu aintzat:
idazten
txarra zera,
onar
zazu behintzat! (bis)
I. Eizagirre: Romantiko
jartzea
nahiz
dagon modako,
nik
ez det ez balio,
aitortu
beharko.
Baino
zu ere ez zera
ibilia
bapo.
Sarbidea
ixten dizut
nere
buzoirako,
gaurtikan
ez didazu
birusik
pasako! (bis)
|