|
XI.
BBK sariketa
Finala
BILBO
(2001-04-07)
Bertsolariak: LEA-ARTIBAI: Oier Azula, Lander
Ibarluzea, Urki Bilbao, Joseba Gojenola, Peru
Aranburu eta Gorka Ostolaza.
IPAR-URIBE: Xabier Paia, Miren Ibarluzea,
Igor Muniategi, Anertz Muniategi, Etxahun
Lekue eta Fredi Paia.
Gai-emailea:
Bernardo Mandaluniz.
Eskualdeka jokatzen den sariketaren finala. Kafe Antzokian izan zen, arratsaldean.
P. Aranburu-Lekue
Gaia: Zuek
ondoko zeldetan zagozeen preso bi zaree. Peru, zuk, izarrik daroazu gau
osoa Etxahunen zurrunkakaz ezin dozulako lorik egin. Izartzea erabaki
dozu.
Neurria:
Zortziko txikia
Doinua: Kantatzera nijoa
P. Aranburu:
Parkatu baina ezin
nuen
aguantatu.
Egin
beharko dugu
behin
betiko tratu.
Beste
soluziorik
nik
ez dut topatu:
neugatik
baino ez bada
fuga
preparatu. (bis)
Lekue: Hemen
lo egin dogu
geuk
ahal dogun eran,
zarataka
ari da
hau
alboko zeldan.
Hontaz
kexatzen zara
nik
ez dakit zelan,
arazo
latzagoak
badoguz
kartzelan! (bis)
P. Aranburu: Gogorrak
ditugu bai
hemengo
baldintzak,
baina
hauxe txarrena
niretzako
behintzat.
Beti
egurra egon
ei
da presoentzat,
baina
dispertsiorik
ez
al dago honentzat? (bis)
Lekue:
Holango
arazorik
nik
ez dot gogoan,
hau
laguna tokatu
jatana
alboan!
Irtenbidea
emon
behar
dotsut atoan(16):
tapoi
batzuk erosi
ekonomatoan.
(bis)
P. Aranburu: Soluzio
horrek ez dit
grazirik
egiten,
ekonomato
hortan
egona
noizbaiten.
Ni
zelan hasiko naiz
tapoiak
erosten,
tabakorako
ere
ez
bazait iristen! (bis)
Lekue: Hain
tipo artabururik
ez
dot sarri ikusi!
Neu
portatu behar naz
gaur
honen nagusi.
Zuk
ekonomatoan
tapoiak
erosi
ta
tabako kontuak
neure
esku itxi! (bis)
|