|
VIII.
Orixe saria
Finala
DONOSTIA
(2001-04-08)
Bertsolariak: X. Legarreta, Jimenez,
Agirreazaldegi, Munduate, U. Agirre eta Zelaia.
Gai-emailea: Aitor Aldanondo.
Añorgako
Kirol eta Kultur Elkarteak bi urtetik behin eratzen duen lehiaketa. Goizean
izan zen, Antton Aiestaran aretoan. Finalera zein bertsolari igaroko ziren
erabakitzeko hiru finalaurre jokatu ziren.
X. Legarreta-Agirreazaldegi
Gaia: Zuek
biok kartzelan ezagutu zenuten elkar eta lagun min egin ere bai. Zu, Xabier,
duela bi astebete aske utzi zintuzten. Gaur itzuli zara lehen aldiz kartzelara
Ainhoari bisita egitera.
Neurria:
Hamarreko txikia
Doinua: Espainian behera
X. Legarreta: Preso sartu ninduten
kolpatuz
buruan,
delituak
ugari
neuzkan
inguruan.
Orain
barruko denak
ordea
goguan.
Esplikatu
nahi dizut
bisita
orduan
libre
dabilen batek
zer
sentitzen duan. (bis)
Agirreazaldegi: Zure
kaleratzea
ez
dago hutsean,
nik
aldiz jarraitzen dut
berdin
espetxean.
Ziur
gustora hartu
zaituzte
etxean,
eta
ikusten zaitut
indartsu
antzean.
Kontaidazu
zer dagon
lau
hormen atzean. (bis)
X. Legarreta: Dardarka
etorri naiz
ta
izerditan blai,
inbidi
gehiegirik
ez
dizut eman nahi.
Rollo
politikotan
ez
gabiltza lasai,
lau
hormen atze hortan,
esango
dizut bai:
Euskal
Herri oso bat
bizi
da zure zai. (bis)
Agirreazaldegi: Gaur
arte giltzapean
kidea
izana,
oraintxe
joan zara
herriarengana.
Nik
badaukat zuretzat
gordetako
lana:
han
zai izango ditut
aita
eta ama,
nire
partetik eman
besarkada
bana. (bis)
X. Legarreta: Alcalako kartzela
izan
dezu sari,
funtzionarioen
egurra
sarritan
opari.
Euskal
Herrian, berriz,
milaka
gudari...
Ez
etsi inoiz ere
ta
eutsi lanari,
barruan
ere bada
zeregin
ugari. (bis)
Agirreazaldegi:
Nik orain bihotzari
ein
nahi diot kasu,
barrutik
zuretzako
baditut
bi mezu.
Lehenago
une gogorrak
pasata
zaude zu;
orain
duzun pozakin
poztuta
naukazu.
Merezi
duzu eta
disfrutatu
zazu! (bis)
|