|
San
Prudentzio deuna-
Estibalizko ama sariketa
Finala
GASTEIZ
(2001-05-05)
Bertsolariak: Perea, Soroa, M. Agirre,
As. Otamendi, Juaristi eta Sanchez.
Florida aretoan, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Aurreko asteetan, bi
final-laurden eta bi finalaurre jokatu ziren finalean nork kantatuko zuen
erabakitzeko.
Sanchez-As. Otamendi
Gaia: Zuek
bi anaia marokoar zarete. Asier Europara etorri zen orain dela bi hilabete.
Ruben Marokon dago. Gaur lortu
duzue telefonoz elkarrekin hitz egitea.
Neurria:
Hamarreko txikia
Doinua: Agur sagar beltzeran
As. Otamendi:
Behinola utzi nuen
Afrikako
ertza,
Europaraino
egin
bidaia
traketsa.
Hemen
etorkizuna
dugu
oso beltza,
paradisua
denik
ez
zazula pentsa.
Iruzur
hutsa dugu
Europako
ametsa.
Sanchez: Egia,
juan zinen
Espainiako
ertzera,
nola
ausartu zinen
familia
galtzera?
Orain
ez omen zabiltz
hain
pozik antzera,
baina
guretzat ere
izan
zen galera,
aspaldi
ez duzu igorri
dirurik
etxera.
As. Otamendi: Kostata
lortu nuen
lanaren
papela,
nire
duintasuna
galdu
nuen bela.
Oroitzen
naiz Afrikan
pertsona
nintzela.
Dirurikan
ez daukat
diotsut
horrela,
ni
Europan bizi naiz
pizti
bat bezela.
Sanchez: Egia
da hori bai,
badago
hainbat zorri,
oso
lodi dabiltza
eta
musu gorri.
Eta
zuk ezin duzu
dirua
igorri,
ez
zaite ba lotsatu,
ez
zaite jar gorri,
horrela
bazabiltza
etxera
etorri.
As. Otamendi: Ahalegin
egingo dut
ahalik
ta azkarren,
hemen
bizimodua
baidabilkit
herren.
Haraxe
juango naiz
lan
egin ondoren.
Diru
pixka bat batu
nahi
nuke nik hemen,
eta
azalduko naiz
zuk
uste baino lehen.
Sanchez: Hantxe
bizimodua
zuk
ezin lortua
eta
jadanik zaude
nahiko
aspertua,
eta
ni hemen berriz
horren
gogortua,
Gure
mundu petral hau
ezin
ulertua...
hemen
basamortua
han
jende mortua.
|