|
Legazpi
(2001-02-17)
Bertsolariak:
Iturriaga eta Elustondo.
Gai-emailea:
Asier Iriondo.
Lagunarteko
hainbat saiotan egiten den antzera, lehenbiziko zatian librean aritu ziren,
eta bigarrenean, gaiak emanda. Legazpi eta legazpiarrak izan zituzten
aipagai, besteak beste, hasierako jardun horretan. Bazkaltiar batzuk zirikatu
ostean, elkar tentatzen hasi ziren, eta bonbardeo eta munizio kontuan
bukatu zuten. Libreko jarduneko azken bertsoaldia oso-osorik jaso dugu
hemen.
Neurria:
Zortziko txikia.
Doinua: Dama gazte xarmant bat
Iturriaga: Ez
da ezer dohainik,
ez
da ezer merke,
personak
beti behar du
horrenbeste
suerte!
Baina
lortu liteke
saiatuta
fuerte,
ta
adibiderako
horra
Errekarte (4).
(bis)
Elustondo: Saiatzeko
bazuen
hamaika
endredo
eta
azkenik egin
neskaren
bezero.
Herri
eta Edurne(5)
daude
bero-bero,
ez
lotsatu ta egin
xirriren
bat edo! (bis)
Iturriaga: Mundua
ez da beti
sasi
ta asuna,
ez
dago zertan utzi
beti
behazuna.
Arindu
dezakegu
guk
estuasuna:
gora
bikotea ta
gora
maitasuna! (bis)
Elustondo: Iristean
Kupido
heltzeko
unea,
bertso
eskola bihurtu
euren
bilgunea.
Ez
baitute osatzen
bikote
xumea,
bertsolari
irtengo
da
hoien semea. (bis)
Iturriaga: Primerakoa
ez al da
hemen
jeneroa?
Bertsoak
eman die
behar
zuten beroa.
Kupido
heldu eta
semea
hor doa,
bertsolari
ez bada
behintzat
arkeroa! (bis)
Elustondo: Arkeroa
izatea
gauza
mundiala!
Esatea
nahi nuke
hemen
nola hala:
bertsoa
da hitzaren
kirol
nazionala
ta
horiek kirola egiten
hasi
berehala. (bis)
Iturriaga: Maitasunak
baditu
une
bereziak,
eskertu
behar ditunak
persona
heziak.
Gainera
salto egin
ohi
ditu hesiak.
Eskibatu
egiten
al
zaitu geziak? (bis)
Elustondo: Oraingoan
ez zera
jardun
oso arrunt,
Unai
egin al dezu
gaurko
hontan zurrut?
Zuk
kupidori buruz
esandakoan
truk,
hark
ez nau eskibatzen,
nik
eskibatzen dut. (bis)
Iturriaga: Kupidon
geziekin
al
zaude erreta?
Gezia
botaz gero
zuk
beti hor buelta.
Jarri
zazu gorputza
indarrez
beteta,
behin
botata igoal berriz
ez
da etortzen eta. (bis)
Elustondo: Ez
dela etortzen ta
nolako
konplota!
Buruan
badet orain
zalantzen
konpota.
Nahiz
ta izaten dudan
mila
duda mota,
gezia
baino nahio det
beste
zerbait bota. (bis)
Iturriaga: Beraz
gezi artean
jarraitu
korrika,
momentu
hontan dena
zugandik
kritika.
Egun
baten eztiaz
eztitan
jarrita,
Bidurik
jarriko du
zuretzat
musika. (bis)
Elustondo: Biduri
buruz hasi
beharko
kantatzen,
nahiz
ta gaurkoan hemen
ez
zaigun aurkitzen.
Haren
musikarekin
hasita
pentsatzen,
diru-sonden
soinuak
ez
nau seduzitzen. (bis)
Iturriaga: Parejak
onak dira,
hori
da hori martxa
bihotzetik
kentzeko
larrosan
arantza!
Hona
hemen hirukote
laukotea
antza,
hauek
ematen dute
gure
esperantza. (bis)
Elustondo: Esperantza
hain degu
hitz
eder galanta!
Nik'e
familirako
gogoa
daukat ta,
zukin
saiatu nahi nun
ahalegin
aparta,
beti
lutoz jantzita
ibiltzen
zera-ta. (bis)
Iturriaga: Nire
lutoarekin
ze-nolako
penak!
Plastikoz
jazten ditut
nik
nire barrenak,
horrela
debekatuz
nire
ondorenak,
eta
jaio orduko
hiltzen
zaizkit denak. (bis)
Elustondo: Zure
lagun hoiena
nolako
tortura!
Neri
sortzen didazu
mila
kalentura!
Haiek
isur itzazu
neronen
barrura
eta
jaio ta gero
hilko
zaigu hura. (bis)
Iturriaga: Oraintxe
bota duzu
eskeintza
galanta,
zure
kalenturaren
testimonio
aparta!
Ahaztu
kalenturak,
problemak
aparta,
termometroa
igoal
lehertuko
da-ta! (bis)
Elustondo: Termometroarekin
nahi
badegu lana,
biok
ederrak gaude,
badegu
afana
eta
izan gaitezke,
ez
da gero drama!
bigarren
Txirritaren
aita
eta ama. (bis)
Iturriaga: Hori
izango ote zan
kriston
delitua?
Kejaz
laster Gipuzkun
artzapezpikua.
Termometroa
ez da
neguko
pikua!
Nire
uranioa da
enpobrezitua
(bis)
Elustondo: Hala
azaldu dezu
zerorren
kareta,
pikutara
bialtzea
zuk
zenuen meta.
Neri
ez zait inporta
ta
jarri arreta,
kimikan
beti oso
txarra
izan naiz eta. (bis)
Iturriaga: Onartzen
dut eskeintza
joan
dala ondo,
ta
baldin badaukazu
horrenbeste
gogo,
termometroai
eusten
ni
ez naiz egongo,
gora
uranioa
ta
gora Kosovo! (bis)
Elustondo: "Aupa
Kosovo" hasi
baizera
kantatzen,
hantxe
dabiltza nahiko
egoera
latzen,
eta
hasi berri naiz
ni
zera pentsatzen:
ea
inork ez gaitun
gu
bonbardeatzen! (bis)
Iturriaga: Borbardeoak
badaude,
baina
tira-tira,
beti
ezin gara egon
kanpora
begira.
Bonbardeoai
eutsi
ta
eragin di-da,
Milosevic
ta Aznar
kejatuko
dira. (bis)
Elustondo: Kejatzeko
egonda
abilidadean,
neronek
jarraitzen det
hortako
idean.
Jarri
ditzagun bonbak
geronek
aidean,
ea
bat erortzen dan
Aznarren
parean! (bis)
Iturriaga: Oraintxe
bota duzu
ta
ez zan makala!
Uste
nuen zinela
neska
serbitzala.
Aznar
horrela hiltzea
ez
da ez normala,
ez
al dakizu hori
delitua
dala? (bis)
Elustondo:
Delitua degula
didazunez
aipa,
hemen
ez naiz hasiko
kolpetik
ai-aika.
Neronek
izan nahi nun
bonbardeoan
aita,
amosala
alperrik
gastatzea
baita. (bis)
Iturriaga: Beti
dago arriskua
hitzaren
ondoan,
Nerea
hartu zazu
zuk
hori gogoan,
baina
munizioa
ez
gastatu doan.
Dinamita
onena
bigarren
saioan. (bis)
|