|
Bapatean 2001
IV. BAT-BATEKO BERTSO HAUTATUAK 15. Aizarnazabal (2001-01-26) 19. Legazpi (2001-02-17)
23.
Donostia (2001-03-10) 27.
Igorre (2001-03-24) 31. Abadiņo (2001-04-30) 35. Bilbo (2001-06-02) 39. Getxo (2001-07-15) 43. Bilbo (2001-08-19) 47. Erandio (2001-09-01) 51. Biriatu (2001-09-15) 55. Ataun (2001-11-09) 58. Donostia (2001-12-16)
|
Mutiloa
(2001-02-17)
Bertsolariak: S. Lizaso, Irazu eta Murua. Gai-emailea: Nikolas Zeberio. Lierniko Mujika jatetxean urtero antolatzen duten bertso afaria. Hirurogeiren bat afaltiar elkartu ziren eta saio luzea bezain ona entzuteko aukera izan zuten. Hasieran, librean jardun zuten, eta gero, gaiak emanda; batzuk Zeberiok berak jarriak, beste batzuk afaltiarrek proposatuak. Urtero bezala, bertan izan ziren Xapre eta Zarra trikitilari zaldibitarrak ere.
Gaia: Oraingo hontan, Kandido Ibar izango zara. Zure semea den Pablo heriotz zigorrera kondenatu dute Estatu Batuetan. Beraren errugabetasuna frogatu nahirik edo, dirua behar, ordea; eta hori lortzeko, Euskal Herrira egin duzu bisita. Hiru bertsotan zure eskaria. Neurria:
Hamarreko handia
|