|
Errezil
(2001-03-16)
Bertsolariak:
J. Lizaso, J. Agirre,
Gorrotxategi eta Lazkano.
Gai-emailea: Manuel Agirretxe.
Erniarraitz
Bertsozale Elkarteak Urolaldeko lehenbiziko bertso astearen barruan antolatutako
afaria, Letea jatetxean. Hasieran librean jardun zuten eta ondoren, gai-emailearen
esanetara.
J. Lizaso-Lazkano
Gaia: Behin
baino gehiagotan entzun degu Landetako
Unibersidadea, eta Landetako Unibersidadea entzundakoan,
gauz bat datorkit neri burura: Joxe Lizasok eta bere familiak
han euki zuten taberna edo ostatu hura. Hortik aurrera nik
ezer gutxi dakit, eta nere garaikoek ere pentsatzen dut nere modun jakingo
dutela. Guk jakin nahi gendukeena da garai hartako berri, zuen ibilerak,
hango tertuliak, bilerak, Joxe nolako tabernaria zen, beste hauek nolako
bezeroak ziren eta abar eta abar.
Neurria:
Zortziko handia
Doinua: Eguna pasa nekean eta / Andre txarraren bentajak
J. Lizaso: Barkatu,
gazte, gauza guztiak
ez
daduzkat nik goguan.
Jaio
ginan ta nolabait ere
jarraitu
behar munduan.
Bersotan
gogor egiten gendun
guziok
afalonduan,
penagarri
da bersoik onenak
haizeak
eman zituan. (bis)
Lazkano: Ni
Landetako semea nazu
bertan
jaio ta hazia,
eta
nik bertan eramana det
nere
bizitza guzia.
Eta
bertako taberna harek
bazun
berekin grazia,
zenbait
meritu ez dakit baina
zerbait
bazun berezia! (bis)
J. Lizaso: Lagun
Imanol mutil gaxtea
eseritzen
zan albuan,
kostata
baina noizean behinka
han
hasitzen zan kantuan.
Garai
haietan tartamutua
ere
dexente zeguan,
tartamutuak
aldegin zion
bersotan
hasitakuan! (bis)
Lazkano: Aldi
batzutan bersotan eta
beste
batzutan musean,
eserialdi
ederra franko
bertako
mahia luzea!
Ikasi
gendun hizkuntza eta
bersoakin
jolasean.
Gu
bersolari ezin gindezkeen
bertatik
pasa ezean. (bis)
J. Lizaso: Danak
kantari aritzen ginan
aboa
bete-betian,
lo
egiteko elusioak
uzten
ginun apartian.
Jarduten
ginan han jo eta ke
guziok
nolabaitian,
Teresa
xaharra erretza hartuta
kolpeka
hasi artian. (bis)
Lazkano: Beste
mahai zahar bat gozoagorik
ez
zen izango munduan!
Ai
zer pozikan egoten ginan
denok
alkarren onduan!
Tartamututik
hizketara ere
ikasi
nuen moduan,
hitz
normaletik gezurretan'e
nik
hantxen ikasi nuan. (bis)
J. Lizaso: Bai
Imanol, bai, zure gaztaroak
baditu
mila ixtori!
Ta
honerako agertuko det
eta
ez esan inori:
zenbat
bidarrez egiten zendun
zuk'e
hasi ta erori!
Hango
karrera ikasi zun ta
orain
dago lehendakari. (bis)
Lazkano: Ez
pentsa gero nagoenikan
han
pasatako damuan!
Egun
batean erori nitzan
nere
gustoko amuan.
Oraindik
ere bizitza hura
dadukat
oso goguan!
Amak
gorrota ohi zuen baina
nik
oso gogoko nuan. (bis)
J. Lizaso: Ezin
ukatu taberna hura
asko
zenduala maite,
nik
bezelaxen gehiagok ere
halaxen
esaten dute.
Izanez
ere ez ginan bizi
alkarrengandik
aparte.
Lata
ederra eman zenduan
karrera
ikasi arte! (bis)
Lazkano: Izanez
ere eskura neukan
ber-bertara
zan auzuan
eta
edozein eror liteke
halako
leku gozuan.
Egun
batean han kiskali zan
arrats
beltz bateko suan,
esaten
zuten: nagusi zaharrak
maldizioz
erre zuan. (bis)
J. Lizaso: Hori
gezurra danik ez esan
hemen,
Lizasotar Joxe,
bururapen
bat heldu da eta
esango
berihalaxe:
suak
biali ginuzen baina
ez
ginan suaren gose,
neuk
esan behar aldegin nula
azaria
bezelaxe(7).
(bis)
Lazkano: Su
triste hura gertatua zan
kliente
danen pikardiz,
ta
nagusiak zer sufritu zun
zertarako
esan berriz?
Lehenago
ere maiz esandu det
nik
gauza hau hainbat aldiz:
nahiago
nula Landeta baino
Loiola
erre izan balitz. (bis)
J. Lizaso: Nere
denboran entzuna nago
bajinatxo
bat albiste!
Ez
det ukatzen arrats haretan
gelditu
ginanik triste.
Baina
Lazkano hasita ere
ez
zazu esan hoinbeste,
loiolatarrak
jakiten badute
deskomurgauko
zaituzte! (bis)
Lazkano: Maisu
jatorra genun Lizaso
ta
ni ikasle zintzua,
biongan
ere nola zeguen
ilusio
berdintsua.
Nahiz
ta gau baten denan gainetik
han
pasatua zan sua,
etxe
zahar hura erre zan baina
bizirik
dago bersua. (bis)
|