|
Bera
(2001-04-01)
Nafarroako
Txapelketa 2001
Txapeldunaren agurra
A. Arzallus
Neurria:
Berezia
Doinua: Baserrian jaio nintzan / Habanera
Txapel
hau zuzendu nahi dut
hainbat
pertsonarengana:
lehendabizi
Joxe Mari,
bide
erakusle dana.
Bigarrenik
futboleko
talde
ta lagunengana.
Nola
ez bertso eskola,
bi
arrebak eta ama!
Eta
beste eskeintza bat
maitasun
osoz doana:
gehien
lagundu didaten
Elorri
eta Joana.
Eta
azkenikan aita,
dena
doa zuregana,
zuk
eman didazulako
naizena
ta daukadana.
|