|
Elgoibar
(2001-08-25)
Bertsolariak:
Ziarda, Azpillaga, Egileor,
Meabebasterretxea, Mugartegi,
Narbaiza, J. Lopategi eta Mañukorta.
Gai-emailea:
Mari Asun Oteiza.
Jon Azpillagaren
omenezko jaialdia, udalak antolatuta. Foruen enparantzan, arratsaldeko
bost eta erdietan. Ondoko bertsoak kantatu zituen eskerrak emateko.
Azpillaga
Neurria:
Zortziko handia
Doinua: Txiki-txikitik aita ta amak
Basarri
eta Uztapidekin
ziran
lehenengo pausoak.
Hainbat
urtetan izan ditugu
perirako
arazoak.
Hainbeste
herri Euskal Herrian
onak
baditu Jainkoak,
baina
ez dira asko izango
Elgoibar
bezelakoak!
Hainbeste
urte pasatu dira,
ni
ikaratuta nago!
Ikusten
danez iduritzen zait
zahartu
naizela zeharo.
Hemen
gertatu dan gauza dana
istimatzen
det oparo;
elgoibartarrak
ni maite naute
ta
nik Elgoibar gehiago.
Omenaldi
bat egin didate,
hau
zan momentu larria!
Egia
esan horretarako
prestu
nengoen jarria.
Orain
indartsu batzuk badaude,
jasoko
dute harria.
Agur
danori, eskerrik asko;
gora
Elgoibarko herria!
|