Bapatean 2003

 

SARRERA

1. Bat-bateko bertsoak idatziz emateko irizpideak

1.1. Sarrera

1.2. Testuari dagozkion irizpideak

1.3. Kokapen irizpideak
1.4. Bertso lanen izenak


2. Egileak

3. Utzi gaituztenak

 

I. BERTSO-SAIOEN MUGIMENDUA

 

II. ZENBAIT AZALPEN

 

III. TXAPELKETA ETA SARIKETAK

 

IV. BAT-BATEKO BERTSO HAUTATUAK

 

V. BAT-BATEKO SARIKETAK

 

 

Bat-bateko bertsoak idatziz emateko irizpideak

 

SARRERA

Bertsozale Elkarteak 1991n eman zituen argitara "Bapateko bertsoen transkribapenerako erizpideak". 2003an berriz heldu nahi izan dio lan horri; ez, ordea, orain arteko irizpideak txartzat edo desegokitzat jo dituelako. Irizpide horiek laguntza handia eman diete azken urteetan bat-bateko bertsoak idatziz ematen aritu direnei, baina lanak erakutsi du zenbait alderdi doitu beharra dagoela, beste zenbait osatu egin behar direla, eta, beste batzuetan, ikuspegia moldatzea komeni dela, jokabideak argitze aldera.

Sortzez da kontraesankorra ahoz kantatua idatziz ematea. Beharrezko lana da, hala ere. Irizpide hauek emateko orduan, kantatua ahalik eta ongien gordez, irakurlearentzat lana zailegi gerta ez dadin saiatu gara. Bertsolariak kantatu duen hartara ahalik eta gehien hurbiltzea izan da helburua.

Bertsoak bere-bereak dituen ahozko hizkeraren ezaugarriak gordetzea garrantzitsua iruditzen zaigu, eta hala, lehen atalean, bertsolariak kantatu bezala idatziko direnak azaldu ditugu. Bigarren atalean, berriz, dela hizkuntza arauek beraiek ahozkoa lehenesten dutelako, dela irakurketa errazten dutelako, aldaketak egin beharreko zenbait kasu aztertu ditugu.

Hemen eman ditugun irizpide hauek bertsoak argitaratzeko eta artxibatzeko daude pentsatuta. Horregatik, testuari bete-betean dagozkion irizpideez gain, bertso saioak eta bertsoaldiak nola kokatu behar diren ere zehaztu beharra ikusi dugu.

Nolanahi ere, beti fintzen joan beharreko alorra da irizpideena. Ahaleginak eginda ere, irizpide hauek ez dute egia osorik. Aurrera begira moldaketak etor daitezke, eta etorriko dira. Gure asmoa ez da atea erabat ixtea, aro berri bat irekitzea baizik.

Bertsozale Elkarteko Iker taldea