|
Bat-bateko
bertsoak idatziz emateko irizpideak
TESTUARI
DAGOZKION IRIZPIDEAK
0-. Gai-emailearen
hitzak euskara batuan idatziko dira, non eta euskalki Zazpieuskalki
ñabardura horiek ez diren bertso-gai bihurtzen.
1-. Bat-bateko
bertsoak, ahoz sortua baita -eta inprobisatua, gainera-, ezinbestean,
ahozko hizkeraren ezaugarriak erakusten ditu. Ahal den neurrian, horiek
gordetzen saiatuko gara. Horregatik, bertsolariak kantatu bezala
emango dira:
1.a) Hiztegia:
"parkatu" kantatuz gero parkatu idatziko da, eta ez
barkatu, edo "apez" esanez gero, apez, eta ez
apaiz.
Gauza
bera, hitz beraren aldaera fonetiko bat baino gehiago agertzen bada
bertso edo bertsoaldi batean. Adibidez, batean sekula eta hurrengoan
sekulan; batean zena eta hurrengoan zana; batean
alperra eta hurrengoan alferkeria... Aldi bakoitzean,
bertsolariak esan bezala aldatuko da paperera.
1.b)
Deklinabidea: Bertsolariak "lagunagaz", "lagunarekilan"
edo "lagunarekin" esan, kantatu bezala aldatuko da, eta berdin
deklinabideko gainerako kasuetan ere: nondik/ nondikan/nondio edo norentzat/norendako
eta abar.
1.c) Aditza:
zerate, gira, dautsut, niz edo zagozie kantatuz gero,
bere horretan emango dira.
1.d) Bokal
elkarketak. Euskalki eta azpieuskalkiek kasuistika zabala erakusten
dute, eta guztiak, esan bezala idatziko dira. Honela,
[e + bok].
Beste bokal baten aurrean e > i bilakatzen da hizkera askotan. Etxia,
atia, semiengatik edo gaztiok idatziko da.
[o + bok]. Beste horrenbeste bokal aurreko o > u bihurtzen dene-
an: gogua, juan edo gaiztuekin.
[i + bok]. I-ri bokal bat jarraikitzen zaiolarik [j], [_] nahiz [_]
tartekatzen da zenbaitetan. Biyek, egixa edo serijjo idatziko
da.
[u + bok].
U-ri beste bokal bat jarraikitzen zaionean, zenbaitetan -b- tartekatzen
da (buruba), beste zenbaitetan u > i bilakatzen da (eskiekin,
akitia). Esan bezala idatziko dira.
[u/i +
a]. Aurreko silabako bokala u edo i izanik, a > e bihurtzen da zenbait
hizkeretan (egie, apur bet).
[a + a
> ea/aia]. Bertsolariak esan bezala idatziko da (elizea).
1.e) Bokal
arteko kontsonante galerak: bertsolariak kantatu bezala idatziko
dira honelakoak: konponbideai (<konponbideari), mendian
(<mendiaren), in edo ein (<egin), errain
(<erranen)...
1.f) Nafarroako
euskalkitzat jotzen direnetan, singularreko bigarren pertsonan,
"yaiz", "yuke", "yitzan".... esaten dute,
eta halaxe idatziko da.
1.g) Txokokeriak
edo Euskal Herria osotasunean hartuta ulermenerako eragozpen
izan daitezkeen formak oin-oharretan argituko dira.
2-. Badira,
ordea, hainbat arrazoirengatik, aldaketak egin beharreko zenbait kasu:
2.a) EZ
partikula. Aditzaren aurreko ez partikulak, aldaketa fonetiko ugari
sortzen du:ez zara=etzara; ez dut=eztut, ez da=ezta,
ez zen=etzen. Adibide hauek guztiak, ahozko hizkeran aldaketa
fonetiko horiekin ahoskatu behar dira, eta idazterakoan bereizita eman.
Horregatik, oin izan nahiz ez, bereiz idatziko dira, eta irakurlearen
esku geratzen da dagokien bezala irakurtzea.
2.b) -Z
GERO partikularen kasuan, ohikoa da [aditza+ezkero] for mulara jotzea.
Neurrian aldaketarik eragiten ez den heinean, behar den bezala idatziko
dira. Honela, bertsolariak "joan ezkero" esaten badu, joanez
gero idatziko da; edo "egin ezkero" esan badu, eginez
gero. Badira, ordea, zuzenduz gero neurrian aldaketak izango lituzketen
kasuak. Horiek, aldaketarik egin gabe idatziko dira. Beraz, bertsolariak
esan beza- la idatziko da etorri ezkero, "etorri ezkero"
esan eta etorriz gero jartzen bada, silaba bateko aldea egongo
baita.
2.c) BAIT-
partikulak, aditzari erantsita joan behar du, eta aldaketa fonetikoak,
ahoz nahiz idatziz, markatu egin behar dira. Honenbestez, oin izan nahiz
ez, baita, baitugu, baikara edo baitziren idatziko da.
2.d) Aditzetan,
bi bokal berdin ondoan doazenean, aukera izaten da silaba bakar
batean ebaki ala bitan egin. Osorik idatziko da hitza: nukeen,
eta ez nuken. Irakurleari dagokio bertsolariak nola esan duen
inter pretatzea, neurriak lagunduko baitio horretan.
2.e) Aspirazioarekin,
Euskaltzaindiak euskara baturako emaniko arauak beteko dira, kasu guztietan.
Bokal artean edo diptongo haustaile modura erabiltzen diren h-ekin
sor litezkeen neurri gorabeherak, irakurleari dagozkio interpretatzea.
Esaterako, zahar hitzak bi silaba izango ditu "etxe zahar
hau ikusi eta" esaten badu bertsolariak, eta silaba bakarra, "amona
zahar hau ikusi eta" esan badu.
2.f) [i
+ kontsonante] inguramenduan, euskalki askotan bustidura
gertatzen da. Horietan, Euskaltzaindiak euskara baturako onartu dituen
formak erabiliko dira. Hala, "egiña" esan bada egina
idatziko da; "miña", mina; "habill",
habil; "mutilla", mutila; eta "attatu",
aitatu.
Gauza
bera eremu murritzekoak diren beste zenbait bustidurekin
ere: "lauña", "killo", "zainddu"
bezalako hitzak, launa, kilo edo zaindu idatziko
dira.
Besterik
da, adierazkortasunaren amorez egiten den bustidura. Adierazkor
izan daitekeen bustidura oro, bertsolariak esan bezala aldatuko da:
gixon, nexka, moñoña, muxu, xixtrin, kuttuna...
Bustidurekin
amaitzeko, badira sortzez adierazkorrak ziren eta egun forma neutroan
koka ditzakegun zenbait hitz: muxu, xamarra, ixilik, kitto...
Horiek, bertsolariak ahoskatu bezala emango ditugu: bertsolariak "muxu"
esan badu, muxu idatziko da, eta "musu" ahoskatu badu,
musu.
2.g) Nahasketak:
bertsolariak hitzen bat gaizki ebakitzen badu edo gaizki ahoskatzen
badu, zuzendu egingo da. Adibidez, "langa" esan
beharrean, "landa" esaten badu, edo "sua" esan beharrean
"zua" esaten badu, bertsolariak oker esana zuzen jartzea da
egokiena. Zenbait adibi-
dek ez dute uzten dudarako tarterik; beste zenbaitetan, interpretatu
egin beharko da, eta horretarako, bertsolariarekin berarekin egitea
litzateke egokiena.
Bertsolariak lapsusen bat izaten badu, ordea, argibideak oin-oharrean
emango dira. Esaterako:
Ez det damurik gazte denboran
pauso gozoak emana
horixe baita mundu honetan
oso berezko dan lana
hortikan datoz haurtxo gozoak
hortik aita eta asma
bikote batek ezin lezake
bide hoberikan asma
baina galdua daukat oraingoz
ordun egin nuen plana
gauz bat badaukat oraindik ere
sekulan ahazten ez dana
haritz zahar honen azpian gozo
nik hartu nuen laztana.
Lehen oinaren
kasuan, bertsolariak "asma" esan zuen, baina argi dago "ama"
esan nahi zuela. Beraz, asma jarriko da, baina oin-oharraren
bidez adieraziko da lapsusa.
3.- Idazketa
zeinuak: irakurlearentzat lagungarri eta ondo ulertzeko ezinbesteko
direnean baizik ez dira erabiliko idazkera zeinuak. Helburua bikoitza
da: zeinu-ekonomia batetik, eta gehiegizko interpretazio subjektiboak
saihestea bestetik. Bigarren honi dagokionez, transkribatzailearen esku
geratzen da, ezinbestean, bertsoen interpretazioa. Transkribatzailea irakurleari
laguntzen saiatuko da, beharrezko denean eta zeinuak garbi daudenean.
Baina interpretazio lan horretan irakurleak ere zuzeneko parteartzea izango
du. Horregatik, behar beharrezkoak eta nabarmenak diren zeinuak bakarrik
jarriko dira.
3.a) Lerro
hautsia esaldiak banatzeko modu bat gehiago denez idatzian, ez da beharrezkoa
lerroaren amaieran koma edo puntu eta koma jartzea. Adibidez:
Bastoiarekin
ere ez da hain
segurua karnabala
lehengo urtean ere izan zen
nahikoa giro petrala
kalera irten ta gogoan dut
dena plastikoa zala
laban eginda erori nintzen
mezetara nindoala.
3.b) Puntuaren
barruan ez da komarik edo puntu eta komarik erabiliko, non
eta esanahia argitzeko ezinbestekoa ez den. Adibidez:
Egia da bai gustokoa dut
kolpetara jolastea
baina hortarako erabiltzen dut
hemengo jende gaztea.
Kostatu zaizu nire aurpegia
hori ez dela sinestea!
Aizu neskato ez dezu nahiko
arrautsak erakustea?
Hori zerri
galanta
ez dabil brometan!
Hori putasemea!
Ta diot benetan.
Ta, Maialen, horrekin
ez jarri penetan
konfesatuko bainaiz
biharko mezetan.
3.c)
Puntua. Behar denean, beti jarriko da puntua. Adibidez:
Egun
ta gauez kalabozoan
gure barruak ozpintzen
egondu gera. Hola errexa da
lur pareraino berdintzen.
"Irtengo zera" pentsatzen nuen
zerbait sinistu premi zen
baina halere ziur ez nekin
zutik irtengo al nintzen.
3.d)
Harridura eta galdera ikurrak beti jarriko dira. Elkarren segidan
bi galdera edo harridurazko bi esaldi baldin badatoz, biei jarriko zaie
ikurra, eta maiuskulaz idatziko da hurrengo hitzaren lehen letra. Adibidez:
Holako
eztabaidari
zertarako ekin?
Zergatik katiatu
metal kontuekin?
Hainbeste burni zati
dezunez zurekin
sartuko zera baina
ekipaiarekin.
Hori zerri galanta
ez dabil brometan!
Hori putasemea!
Ta diot benetan.
Ta Maialen horrekin
ez jarri penetan
konfesatuko bainaiz
biharko mezetan.
3.e) Aipuak. Esaldi kate baten barruan bertso zati bat txertatzen
denean, komatxoak erabiliko ditugu, eta lerroak bereizteko, honako
ikur hau erabiliko dugu, alde banatan tartea utzita: /.
Bertso
osoa zitatzen ez denean, kendutako testuaren tokian honako ikur hau
jarriko da: (...). Baita bertsoa esaldi katean txertatzen denean ere.
Adibidez:
Umea zuri
zenbat goraintzi
oroimenak du mila garrantzi
(...)
(...)
Bere argazki bat badago gelan
sekula ez dizut utzi
ta ze marrazki egin diozun
zoaz eta erakutsi.
(...)
zuri barrutik atera zaizu
zenbat maitasun ta antsi!
(...)
"Eta
Irazuk 2001eko Txapelketa Nagusiako finalean kantatu zuen pasarte hau:
"(...) Aita gabe ezin etsi / ta marraztera iritsi / (...) bere
argazki bat badago gelan, / sekula ez dizut utzi / ta ze marrazki egin
diozun / zoaz eta erakutsi". Zeresan ugari sortu zuen bertsoaldi
honek".
Komatxoekin
emaniko bertso zatiak estilo zuzenean eginiko aipuren bat baldin badu,
atal hori komatxo sinpleekin ('') idatziko dugu. Adibidez:
"Txirritarena
da beste adibide hau ere: "Leihotikan ujuka / ama ta bi atso /
'Ez dek harrapatuko / uste bezin mantso!'(...)".
Bertsoak
edo bertso zatiak esaldi katetik kanpo doazenean, ez da inolako komatxorik
erabiliko horiek emateko. Adibide horietan ere estilo zuzeneko aipurik
baldin bada, komatxoekin idatziko dira.
Puntuazio
ikurrak ?puntuak (.), kakotxak (,), puntu eta kakotxak (;), bi puntuak
(:) eta galdera (?) eta harridura ikurrak (!)?, komatxoen aurretik edo
ondotik jar daitezke, aldian-aldian zeri dagokion: edo koma arteko zatiari,
edo koma artekoaz gaindikoari.
3.f) Bi
puntuak erabili egingo dira, eta hurrengo hitza letra xehez idatziko
da. Adibidez:
(...)
Gauza bat garbi esan nahi diot
pertsona degun orori:
bizitza denok merezi degu
gauza jakina da hori.
Bertsoaren
barneko aipuak kakotx artean sartuko dira, bi puntuen beharrik gabe,
baina aipuaren lehen letra maiuskulaz idatziko da. Adibidez:
(...)
Esan zidan "Mesedez
etor zaitez hona"
(...)
(...)
Leihotikan ujuka
ama ta bi atso
"Ez dek harrapatuko
uste bezin mantso!"
3.g) Apostrofeak:
(') apostrofeak, elipsiaren adierazletzat onarturik, erabilera zehatz
hauek izan ditzake:
3.g.1)
ERE hitzarekin egin ohi diren kontrakzioen adierazle: lo´re
(lo ere), hi´re (hi ere), bat´e (batere edo
bat ere), gaur´e (gaur ere)... Bertsolariak kontrakzioa
eginda kantatu badu, apostrofearekin transkribatuko da.
3.g.2)
Zenbait aditz elkarketaren adierazpide ere apostrofea erabiliko
da: "pentsatzeu" kantatu duenari, pentsatze´u
transkribatuko zaio, "ateratzeizkio" esan duenari, ateratze´izkio,
edo "ekartzazu" kantatu duenari, ekar´zazu.
3.g.3)
Ondoko kasu hauek, berriz, lotuta idatziko dira: begiraiogun
(begira diezaiogun), emaidazu (eman iezadazu), esazu (esan
ezazu)...
3.g.4)
Aferesiak ere apostrofearekin transkribatuko dira: ´torri,
´karri, ´makume...
3.g.5)
Laburdurak ere apostrofearekin transkribatuko dira: gerra´
(=gerrara), ganbara´ (=ganbarara)...
3.h) (bis).
Bertsolariak errepika egiten duenean, (bis) ikurra jarriko da errepikatzen
duen lerro edo puntuaren ondoan. Adibidez:
(Doinua:
Uso xuria errazu I)
Galdera
egin dezu zinez
ta ni erantzun ezinez. (bis)
Bakarrik zaude laguntza eske
bakardaderik haundinez.
Laguna edo ni behar nauzun
argitu zazu gutxinez. (bis)
4.- Jaialdien
leloak, liburuen izenburuak, hitz arrotzak eta hitz arrunten adiera bereziak
letra etzanez eta jatorrizko grafian idatziko dira. Adibidez:
Bai Euskarari
aldarripean
elkartu gara gaur hemen
(...)
Obabakoak
baino lehenago
idatzi zuen Bi anai.
(...)
- ruleta,
revolver, feedback, in vitro, Jean Paul deux, statu quo, no comment, mobbing,
de guay, allez, carrefour, portable, colle, tennisak, pouce eta antzekoak.
- txokolatea,
segapotoa, eta abar.
5.- Bertso
lerroak banatzeko bi tradizio daude: Ipar Euskal Herrikoa (puntu osoa
lerro bakarrean) eta Hego Euskal Herrikoa (hemistikioak lerro bakarrean).
Irizpide hauetan bigarrena jarraitzen bada ere, biak dira egokiak.
6.- Bertsozale Elkarteak jakinarazten du transkribatzen diren gai eta
bertsoek autoreak dituztela, eta saioek antolatzaileak. Edozein
saio, bertsoaldi edo bertso publikatzerakoan beharrezkoa izango da bakoitzari
dagokion aitortza egitea. Hedapen publikoari dagokionez, librea da informazio
funtziotarako legeak ezarritako irizpideen baitan; gainerako funtziotarako
bertsolarien baimena beharrezkoa izango da.
|