|
Epai-arauak
2. Gaiari dagozkion irizpideak
3. Hizkerari dagozkion irizpideak
4. Neurriari dagozkion irizpideak
5. Errimari dagozkion irizpideak
|
1.- ORIENTABIDEAK Epaileak, oro har, bertsozaleak bere kasa jokatu ohi duen antzera jokatu behar du: bertsoak entzun, dastatu eta sortzen dion inpresioa kuantifikatuz. Honako sailkatze hau erabiliko da bertsoaren kalitatea izendatzeko:
BALEKO bertsoa hartzen da erreferentzia bezala. Eta bertso horrek ere behar ditu, noski, gutxieneko meritu batzuk BALEKOA izango baldin bada, nahiz eta tartean akatsen bat eduki. BALEKO bertsoak 5etik 6rako puntuazioa izango du, eta hori izango da gorako nahiz beherako puntuazioaren oinarri eta abiapuntu. Hauek dira kontuan hartu beharreko puntu batzuk: gaiarekiko lotura, euskararen erabilera, bertso barruko koherentzia eta kohesioa, neurria, errima, erregistroa, testuingurua (publikoa, tokia, giroa, helburua...)... Epaimahaiak, nolanahi ere, lehenago sarituko du sormena eta egokitasuna, akatsak zigortu baino. |